120. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 4. EPAITEGIA

Ediktua. 493/2012-A jabari-espedientea

Aurea García Gayarrek, Iruñeko Lehen Auzialdiko 4. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: epaitegi honetan 493/2012-A jabari-espedientea bideratzen ari da, Ana Inmirizaldu Pandilla prokuradore andreak eskaturik, Marcelino Goñi Madariagaren eta Mara Genma Michelena Agestaren izenean eta haiek ordezkatuz, ondoko finka honen gehiegizko edukiera inskribatzeko:

197. erregistroko finka, Aranatzen.

Aranazko artxibategian inskribatu zen 2006ko apirilaren 5ean: 13. inskripzioa, 3402. liburukia, 36. liburua, 110. orrialdea.

Baratzea, Idiartea izena duen etxearen jabetzakoa, Aranazko mugapean; area bat eta hamabi zentiarea ditu, hau da, bi almute. Muga hauek ditu: iparraldean, kalea; ekialdean, kale bera; hegoaldean, Tolata etxea (gaur egun Tolata Etxeko baratzea; garai batean, azienda gordetzeko borda bat zegoen bertan, baina gaur egun ez dago); eta, mendebaldean, kalea.

Erregistroaren arabera, finkak area bateko eta hamabi zentiareako edukiera du (112 m²), baina errealitatean 138,64 m²-ko edukiera du, hala egiaztatu baita 3. dokumentuaren bidez (aurkeztutako jasotze topografikoa).

Lurzati-zedula aurkeztu da (6. dokumentua). Horren arabera, lurzatia Aranazko udal mugapeko 5. poligonoko 887. lurzatian dago eta 137 m²-ko azalera du (nahiz eta benetako edukiera 138,64 m² izan). Katastroan eskatzaileen izenean ageri da.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 23an.-Idazkari judiziala, Aurea García Gayarre.

Iragarkiaren kodea: J1207969