120. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 22a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

AGOIZKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. 288/2012 inmatrikulazio bikoitza

Nerea Acebes Lasa andreak, Agoizko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkari judizialak,

Aditzera ematen dut: Lergako Udalak eskaturik, epaitegi honetan inmatrikulazio bikoitzerako jabari espedientearen gaineko 288/2012 prozedura bideratzen ari da, finka honi dagokionez:

"Abaiz.

1.-Abaizko lekua, Lergako udalerrian, jurisdikziopeko bere mugape osoarekin. Muga hauek ditu: Lergako mugapea eta Aldea eremu hutsa, Eslabako mugapea ekialdean, hegoaldean Uxueko mugapea, eta mendebaldean Uxueko eta Lergako mugapeak. Herriak hiru etxe ditu, beren eskortekin eta erditze lekuarekin, eta eliza bat; mugapea gurutzatzen dute..." Nafarroako Kutxak Lergako Caja Rural Católicaren alde, 1997. urtean, Abdón Salcedo Lecumberri notario jaunaren aurrean emandako 535 zenbakidun mailegu eskrituran jasoa.

Agoizko 2. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 392. liburukiko 163., 164., 165. eta 166. orrietan 182 zenbakidun finka dago inskribatuta, gaur egun 1303 zenbakidun finka 2286. liburuko 15. orrian; eta 1398 zenbakidun finka 2840 liburukiko 15. liburuan.

Honen bidez, egun honetako probidentzian erabakitakoarekin bat, eskatutako inskripzioaren ondorioz kalte har dezaketen pertsona aipatugabeei dei egiten zaie ediktu hau argitaratu ondoko hamar eguneko epean espedientean ager daitezen eta eskubidez komeni zaiena alega dezaten.

Agoitzen, 2012ko ekainaren 1ean.-Idazkari judiziala, Nerea Acebes Lasa.

Iragarkiaren kodea: J1208654