120. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Instalazioen eta ekipamendu soziokulturalen erabilera
arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Cadreitako Udalak, 2012ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Cadreitako instalazioak eta ekipamendu soziokulturalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantza fiskala behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Cadreitan, 2012ko maiatzaren 30ean.-Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1208361