120. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LEHENDAKARITZAKO, ADMINISTRAZIO PUBLIKOETAKO ETA BARNEKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 20ko 916/2012 Ebazpena, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuen izendapena egiten duena eskolazain lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena (2012ko 71. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, apirilaren 16koa).

Rául González Sáez jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak martxoaren 20an emandako 916/2012 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario batzuen izendapena egin zen, eskolazain lanpostuetan aritzeko, eta lanpostua esleitu zitzaien. Horren berri ematen zaie interesdun guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 112. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan adierazitako edozein bide erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua; Iruña).

Iruñean, 2012ko ekainaren 12an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1209066