120. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1539/2012 EBAZPENA, maiatzaren 28koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, zenbait izangai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, industriako ingeniari teknikoaren lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak abenduaren 17an emandako 260/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industriako ingeniari tekniko izateko 6 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2011ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 14an.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 17ko 16/2011 Ebazpenaren bidez, deialdiaren II. eranskinean atzemandako akatsa zuzendu zen (2011ko 42. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 2koa).

Martxoaren 2ko 13/2011 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen; ebazpena 2011ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 14an.

Eta apirilaren 19an emandako 17/2011 Ebazpenaren bidez (2011ko 86. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 6koa), behin betiko zerrenda onetsi zen.

Hautaprobak bukatuta, epaimahaiak José Miguel Carranza Sada jauna, Peio Ibáñez Macaya jauna eta Francisco Javier Barbería Ciáurriz jauna, igoera txandakoak, eta Ricardo Atanes Martínez jauna, Gabino Unzu Martínez jauna eta Gabriel Viedma Moreno jauna, txanda irekikoak, izendatzeko proposamena igorri zuen, probak gainditu eta puntuazio handiena izanik, bete beharreko lanpostuen kopuruan sartzen direlako.

Proposamen hori 2012ko 68. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 11n.

Deialdiaren 7.2 oinarrian eskatzen diren agiriak behar zen epean aurkeztuta eta proposatutako izangaiek baldintzak betetzen dituztela ikusita, bidezkoa da izendatzea eta lanpostu hutsak esleitzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. José Miguel Carranza Sada jauna, Peio Ibáñez Macaya jauna eta Francisco Javier Barbería Ciáurriz jauna, igoera txandakoak, eta Ricardo Atanes Martínez jauna, Gabino Unzu Martínez jauna eta Gabriel Viedma Moreno jauna, txanda irekikoak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzea, industriako ingeniari teknikoaren lanpostuan aritzeko.

2. Lanpostu hutsak honela esleitzea:

José Miguel Carranza Sada jaunari 37405 lanpostua, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Peio Ibáñez Macaya jaunari 37616 lanpostua, Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Francisco Javier Barbería Ciáurriz jaunari, 8134 lanpostua, Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria Departamentuko Nafarroako Mendekotasunerako Agentziari atxikia, Iruñean aritzeko.

Ricardo Atanes Martínez jaunari, 6658 lanpostua, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Justizia eta Barne Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Gabino Unzu Martínez jaunari 7755 lanpostua, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Gabriel Viedma Moreno jaunari 2604 lanpostua, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Iruñean aritzeko.

Izendatutako izangaiek Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuan hartu beharko dute lanpostuaren jabetza, Departamentu horri atxikitakoen kasuan, eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña) gainerako kasuetan, hilabeteko epean, izendapena jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aipatutako epean eta behar bezala arrazoitutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, ez badute lanpostuaren jabetza hartzen, Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko Sarrerarako Hautapenaren Zerbitzura, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko, Hezkuntza Departamentuko eta Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusietara, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzura eta Baliabide Ekonomikoen Zerbitzura, Nafarroako Mendekotasunerako Agentziako Kudeaketaren eta Giza Baliabideen Zuzendariordetzara eta Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura eta Gizarte Prestazioen Zerbitzura, eta interesdunei jakinaraztea; orobat, adieraztea gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2012ko maiatzaren 28an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1209080