106. ALDIZKARIA - 2012ko ekainaren 5a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 7. EPAITEGIA

Ediktua. 1367/2008 hitzezko judizioa

Aránzazu Chocarro Ucar andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko idazkariak,

Fede ematen dut: prozedura honetan epai hau eman da, hitzez hitz:

51/2009 epaia. Iruñean, bi mila eta bederatziko martxoaren hemezortzian.

Beatriz García Noain andreak, Iruñeko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1367/2008 hitzezko judizioaren autoak aztertu ditu. Auzia Darius Pierre Kompguep Lango jaunak sustatu du Joel Bertrand Kammang jaunaren aurka (auzi-ihesean dago), diru kopuru bat erreklamatzeko. Auzi-jartzaileak Jaime Ubillos Minondo prokuradore jauna izan du ordezkari.

Epaitza:

Osorik baiesten dut Jaime Ubillos Minondo auzitegietako prokuradore jaunak Darius Pierre Kompguep Lango jauna ordezkatuz jarri duen demanda, Joel Bertrand Kammang jaunaren aurkakoa (auzi-ihesean deklaratua), eta horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 575 euro (bostehun eta hirurogeita hamabost) ordaintzera, gehi prozesuko kostuak.

Ebazpen hau jakinaraz bedi, ohartaraziz haren aurka bidezkoa dela apelazio errekurtsoa aurkeztea bost eguneko epean, epaitegi honi zuzendutako idazki baten bidez.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut. Epaiaren lekukotza egin bedi autoei eransteko.

Eta demandatuarentzako, hots, Joel Bertrand Kammangentzako legezko jakinarazpen zedula gisa balio izan dezan, non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2009ko martxoaren 20an.-Idazkari judiziala, Aránzazu Chocarro Ucar.

Iragarkiaren kodea: J1207494