77. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO UR KONFEDERAZIOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2010-S-677

Elomendi, S.L.k honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Elomendi, S.L.

Xedea: Elomendi, S.L.k PA-30 errepideko 7. k.p.an (eskuinaldean) duen gasolindegiko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ibilgua: Lezaeste erreka (Arga ibaia).

Isurketa eginen den udal mugapea: Olatz-Eguesibar (Nafarroa).

Ur sanitarioak eta hidrokarburatuta egon daitezkeenak isuriko dira, eta urtean 600 eta 440 m³ egiten dute, hurrenez hurren. Lehenbizikoak erabateko oxidazioko 20h-e-ko araztegi batean tratatzen dira, eta bigarren multzokoak hidrokarburoen bereizgailu batera bideratzen dira; 6 l/s-ko emarirako diseinaturik dago. Laginak hartzeko eta neurketarako kutxetak jarriko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Ur Konfederazioari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea eta dokumentazio teknikoa ikusgai egonen dira Ebroko Ur Konfederazioan (Sagasta pasealekua, 26-28, Zaragoza), eta espedientearen eta dokumentazio teknikoaren fotokopiak, berriz, Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2011ko otsailaren 22an.-Ur komisarioa, eskuordez, komisario albokoa, Manuel Secanella Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: E1105314