70. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 11

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1915/2010 EBAZPENA, abenduaren 21ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko D mailako administrari laguntzaile izateko 6 lanpostu barne igoerako sistema murriztuaz eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onesten duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 15.6 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Kontuan harturik beharrezkoa dela aipaturiko lanpostuak betetzea.

Ikusirik Giza Baliabideen Zerbitzuko buruaren txostena.

Kudeatzaileak proposatuta.

Lege indardunek eman dizkidaten eskumenak erabiliz.

EBATZI DUT:

Lehena.-Hautaprobetarako deia egitea, Nafarroako Unibertsitate Publikoko D mailako administrari laguntzaile izateko 6 lanpostu, barne igoerako sistema murrituaz eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko.

Bigarrena.-Deialdia arautuko duten oinarriak, ebazpen honekin batera doazenak, onestea.

Hirugarrena.-Ebazpen hau eta deialdiaren oinarriak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

Laugarrena.-Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenaren arabera, eta interesdunek zilegi dute, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2010eko abenduaren 21ean.-Julio Lafuente López, Errektorea.

DEIALDIA, NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ADMINISTRARI LAGUNTZAILE IZATEKO D MAILAKO 6
LANPOSTU, BARNE IGOERAKO SISTEMA MURRIZTUAZ
ETA OPOSIZIO-LEHIAKETAREN BIDEZ, BETETZEKO

OINARRIAK

1.-Arau orokorrak.

1.1. Deialdia egiten da Nafarroako Unibertsitate Publikoko D mailako administrari laguntzaile izateko, karrerako funtzionarioaren 6 lanpostu barne sustapeneko sistema murriztuaz betetzeko hautaprobak egiteko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko D maila bereko (zerbitzuetako laguntzailea) lanpostuetatik, eta oposizio-lehiaketaren bidez, lanpostu bat gordetzen delarik % 33 edo % 33 baino gehiagoko ezgaitasuna aitortua duten pertsonentzat.

1.2. Deialdi hau ondoko hauetan xedatutakoak arautuko du: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen 1993ko abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Batzordeak 1996ko apirilaren 2an hartutako Erabakia, Nafarroako Unibertsitate Publikoan lanpostuak bete eta haietara sartzeko prozeduretan aplikatu beharreko merezimenduen baremoak arautzen dituena, deialdi honen oinarriak, eta aplikatu beharreko gainerako arauak.

1.3. Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak 2010eko abenduaren 21ean emandako 1914/2010 Ebazpenaren bidez deitutako lekualdatze lehiaketan huts gelditzen direnak izango dira deialdi honetako 6 lanpostuak.

1.4. Euskaraz jakitea beharrezko baldintza duten lanpostu hutsak esleitzeko, izangaiek hura frogatu beharko dute, oinarri hauetan ezartzen den moduan.

1.5. Lanpostuen esleipena, guztira lorturiko puntuazioaren arabera egingo da, eskaintzen diren lanpostu hutsen eta egiten diren destino-eskaeren arabera.

2.-Izangaiek bete beharrekoak.

2.1. Hautaprobetara onartuak izateko, izangaiek eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean, ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Nafarroako Unibertsitate Publikoaren zerbitzuko karrerako funtzionario izatea.

b) D mailako zerbitzuetako laguntzaile lanpostu baterako izendatua izatea.

c) Honako titulu hauetako bat edukitzea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Eskola Graduatua, Goi Mailako Lanbide Heziketa edo baliokidea, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean edukitzeko moduan egotea, eta administrazio publikoetan bost urteko antzinatasun aitortua egiaztatzea.

Eskakizun hau Administrazio Publikoetan aitortutako zortzi urteko antzinatasuna egiaztatuz ordeztu daiteke.

d) Zein lanpostutik egin nahi den sustapena, lanpostu horretan borondatezko eszedentzian edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

e) Eginkizun publikoetarako desgaitua edo gabetua ez egotea, eta administrazio publiko baten zerbitzutik bereizia ez izatea.

f) Dagozkion eginkizunak betetzeko gaitasun fisiko eta psikikoak edukitzea.

2.2. Plantilla organikoan euskaraz jakitea beharrezko eskakizuna duten lanpostuak esleitzeko, ezinbesteko baldintza da Euskararen Gaitasun Agiria edukitzea, edo titulazio ofizial baliokidea (C1).

2.3. Aurreko atalean adierazitako baldintzez gain, ezgaitasuna dutenen txandako izangaiek % 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna ofizialki aitortua eduki beharko dute.

2.4. Aurreko arauetan ezarritako baldintzak eskaerak aurkezteko epea bukatzen denean bete beharko dira, eta jabetza hartu arte beteko dira.

3.-Eskaerak.

3.1. Eskaerak honela aurkeztu behar dira Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Erregistro Orokorrean (Soforak eraikina, Arrosadiko campusa, 31006 Iruñea), edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38.4 artikuluan ezarritako prozeduraren bidez, hogeita hamar egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

3.2. Eskaerak deialdi honen eranskinean (I. eranskina) dagoen ereduari lotu behar zaizkio eta, haietan, izangaiek adierazi beharko dute eskatutako baldintza guztiak betetzen dituztela. Eskaera eredua Interneten bidez lortzen da www.unavarra.es webgunean, "Concursos y contratos/Personal/Instancias" izeneko helbidean.

3.3. Behar bezala betetako eskabideari, ondoko agiri hauek erantsiko zaizkio:

a) Azterketa egiteko eskubideak ordaindu direla erakusten duen bankuaren agiria, 4. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

c) Deialdi honen 2.1.c) oinarrian ezarritako eskakizuna eta, kasua bada, 2.2 oinarrian ezarritakoa, euskaraz jakitea beharrezkoa duten lanpostuetara iristeko, eta deialdi honen III. Eranskinean ezarritako baremoaren arabera izangaiek alegatzen dituzten merezimendu guztiak frogatzeko agiriak, jatorrizkoak edo behar bezala kautotutako fotokopiak.

3.4. % 33ko edo gehiagoko ezgaitasun maila aitortua duten izangaiek egoera hori egiaztatu beharko dute, erakunde eskudunek emandako agiriaren bidez, eta, halaber, beren ezgaitasun mailaren berri emango dute eskabidean. Ariketak egiteko nolabaiteko egokitzapena behar duten izangaiek, hala azaldu beharko dute eskabidean, eta aparteko orri batean (I. Bis Eranskina) adierazi zer egokitzapen eskatzen duten. Horrela egiten ez bada, ulertuko da oposizio-aldiko ariketak egiteko ez dutela inolako egokitzapenik behar.

3.5. Euskararen jakite mailari buruzko borondatezko proba, lehiaketa-aldikoa, egin nahi duten izangaiek eskabidean adieraziko dute, "Euskarazko proba borondatezkoa" laukian marka eginez. Hautaprobetara onartua izateko eskaeran jasota ez badago, ez da onartuko eskaerarik borondatezko proba hori egiteko.

3.6. Eskabideak aurkezteko epea ezin izango da luzatu.

3.7. Eskaeran atzematen diren akatsak edoniz konponduko dira, ofizioz edo interesdunak hala eskaturik.

4.-Tasak.

4.1. Azterketa-eskubideak 15 eurokoak izango dira. Azterketa-eskubideen tasa ordaintzen ez duen izangaia hautaprobetatik baztertua izango da.

Tasari dagokiona eskudirutan ordainduko da, edo bestela, transferentzia egingo da, Nafarroako Kutxaren 2045.0000.44.1100110959 kontu korrontera. Ordainagirian izangaia nor den eta "Hautaprobak - Administrari laguntzailea (barne igoera)" adierazpena agertu beharko dira.

Tasak ordaintzetik salbuetsita egongo dira:

a) Ehuneko 33ko edo gehiagoko ezgaitasuna aitortuta dutenak, hori egiaztatzen badute, eskumena duen organoak luzatutako agiriaren fotokopia kautotuaren bidez.

4.2. Azterketako eskubideak ordaintzeak ez du inola ere ordezkatuko hautapen-prozesuan parte hartzeko eskaera, garaiz eta forman aurkeztea.

5.-Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

5.1. Eskaerak aurkezteko epea bukatu eta gero, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak ebazpena emango du, eta "Nafarroako Aldizkari Ofizialean" argitaratuko da. Horretan onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsitzat emango da; bigarren kasuan baztertzearen zergatia azalduko da.

5.2. Baztertutako izangaiek, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo hamar egun balioduneko epean, zilegi dute erreklamazioa eta, akatsen bat badago, akatsak zuzentzea.

5.3. Erreklamazioetarako epea iragan eta haiek ebatzi ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak ebazpena emango du eta "Nafarroako Aldizkari Ofizialean" argitaratuko da. Horretan onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsitzat emango da.

5.4. Ez da bidezkoa izango azterketa-eskubideak itzultzea, baztertzeko arrazoia izangaiei egotzi ahal zaien arrazoia denean.

6.-Epaimahaia.

6.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

-Epaimahaiburua: Itziar Ayerdi Fernández de Barrena andrea, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria.

-Ordezkoa: Ana Ollo Hualde andrea, Komunikazio zerbitzuko zuzendaria.

-Epaimahaikidea: Mikel Echegaray Goicoechea jauna, Zerbitzu Orokorren Ataleko burua.

-Ordezkoa: Isabel Ibarrola San Martín andrea, Langileen Kudeaketa Ataleko burua.

-Epaimahaikidea: Alberto Isusi Lomas jauna, Zerbitzu Orokorren Unitateko burua.

-Ordezkoa: Ana Luisa Enrique Ruiz andrea, Zerbitzu Orokorren Zerbitzu Laguntzailea.

-Epaimahaikidea: ordezkari bat Unibertsitateko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileena, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

-Ordezkoa: ordezkari bat Unibertsitateko Administrazio eta Zerbitzuetako Langileena, Administrazio eta Zerbitzuetako Langileen Batzordeak izendatua.

-Idazkaria: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako langile bat, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izendatua, epaimahaian parte hartzeko interesa erakutsi dutenen artetik.

-Ordezkoa: Nafarroako Unibertsitate Publikoko administrazio eta zerbitzuetako langile bat, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izendatua, epaimahaian parte hartzeko interesa erakutsi dutenen artetik.

Hautaprobetako epaimahaiko kide titular eta ordezkoen behin betiko izendapena onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpen berean egingo da, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da.

6.2. Epaimahai kalifikatzailearen eraketak eta jardunak balio izan dezaten, gutxienez kide guztien gehiengo osoa beharko da.

Epaimahaiaren eraketak eta jardunak balio izateko, mahaiburuak eta mahaikide idazkariak edo haien ordezkoek egon behar dute bertan.

6.3. Epaimahaiko kideek ez dute parte hartuko, eta organo dei-egileari jakinaraziko diote, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legean parte ez hartzeko aipatzen diren egoeretakoren batean baldin badaude.

Izangaiek, halaber, zilegi dute epaimahaikideak errefusatzea, egoera horietako bat gertatzen denean.

6.4. Deialdi honetako arauak interpretatzeak eta aplikatzeak sorrarazitako zalantzak Epaimahaiaren gehiengoak ebatziko ditu, eta hautaprobak aurrera egin ahala deialdian aurreikusten ez diren eta sor litezkeen auziak ebazteko neurriak hartuko.

6.5. Epaimahai kalifikatzaileak aukera izango du aholkulari adituak sartzeko hautaproba guztietarako zein batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoen esparrura mugatuko dute lankidetza.

6.6. Epaimahai kalifikatzaileak neurri egokiak hartuko ditu beharrezkoa den kasuetan, ezgaitasunak dituzten izangaiek gainontzeko izangaien baldintza berberak eduki ditzaten probak egiteko orduan, 3.4 oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

6.7. Epaimahaiburuak behar dituen neurriak hartuko ditu oposizio aldian idatziz egingo diren eta Epaimahaiaren aurrean irakurri behar ez diren ariketen erantzunak zuzentzeko, betiere, izangaiak nor diren jakin gabe.

6.8. Jakinarazpenak emateko eta bestelako gorabeheretarako, Epaimahaiaren egoitza Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio eta Kudeaketa eraikina izango da.

7.-Oposizio-lehiaketaren garapena.

7.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan garatuko da; lehenik oposizio aldia egingo da, ta ondoren lehiaketa aldia, oinarrietan azaldu bezala.

7.2. Oposizio aldia 2011ko apiriletik aurrera hasiko da. Onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onesten duen ebazpen berean, hautaprobak hasteko lekua, eguna eta ordua ezarriko dira.

7.3. Oposizioa:

7.3.1. Ariketa praktikoa.

Oposizio-aldia II: Eranskinean dauden gaiei buruzko ariketa praktiko bat izango da, ordenagailuz egingo dena. Nafarroako Unibertsitate Publikoak izangaien eskura jarriko ditu behar diren baliabide informatikoak eta egokitzat jotzen den beste edozein agiri.

Proba egiteko denbora Epaimahaiak zehaztuko du hasi aurretik.

7.3.2. Oposizioko ariketak balioesteko modua:

Proba nahitaezkoa eta baztertzailea izango da. Balioespena, gehienez ere, 70 puntukoa izango da, eta baztertu egingo dira 35 puntura iristen ez diren izangaiak.

7.3.3. Oposizioko ariketa bukatu ondoren, epaimahaiak Interneten bidez argitaratuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoko webgunean www.unavarra.es "Concursos y contratos/Personal/Personal de Administración y Servicios" izenburupeko helbidean, eta Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki-oholean, gainditu duten izangaien zerrenda, ateratako puntuazioaren hurrenkeran.

7.3.4. Ariketa bakoitzerako deialdia bakarra izango da eta izangaiek Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea, gidatzeko baimena edo Epaimahaiak ontzat eman dezakeen bestelako agiri bat erakutsi beharko dute nortasuna egiaztatzeko. Oposiziotik kanpo geldituko dira deialdian azaltzen ez direnak edo beren nortasuna azaldu bezala egiaztatzen ez dutenak.

Ezgaitasun aitortua izanik, eskaera egin duten izangaientzat, ariketak egiteko behar diren denbora eta baliabideetan izan litezkeen egokitzapenak ezarriko dira hautaprobak garatzeko.

Hautaproba prozesuan edonoiz, Epaimahaiak jakiten badu izangaietakoren batek ez dituela deialdi honetan eskatzen diren betebeharreko guztiak, eta interesdunari entzun ondoren, Unibertsitateko errektoreari proposatu beharko dio izangai hori baztertzeko, eta esan beharko dio, halaber, zein zehazgabetasun edo faltsutasun jarri dituen izangaiak hautaprobetara onartua izateko eskaeran, horrek bere ondorioak sor ditzan.

7.4. Lehiaketa aldia.

7.4.1. Epaimahai kalifikatzaileak balioetsiko ditu oposizio aldia gainditu duten izangaiek alegatutako eta agirien bidez frogatzen dituzten merezimendu guztiak, deialdi honen III. Eranskineko baremoarekin bat.

7.4.2. Merezimenduak balioesteko kontuan hartuko dira, bakarrik, deialdiaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko epera arte lortu direnak, eta baliogabeak izango dira egun hori eta gero lortutakoak. Epaimahaiak inolaz ere ez du onartuko izangaiek alegatu ez duten edo agirien bidez frogatu ez duten merezimendurik, eta ezin izango du atal bakoitzean adierazitako gehieneko puntuazioa baino handiagorik eman. Epaimahai kalifikatzaileak edozein unetan azalpenak eta datu osagarriak eskatu ahalko ditu, izangaiek alegatu eta frogaturiko merezimenduen gainean.

7.4.3. Baztertzailea izango ez den lehiaketa aldiaren balioespena gehienez ere 30 puntukoa izango da, deialdi honen III. Eranskinean ezarritakoarekin bat, ondoan azaldu bezala:

-Emandako zerbitzuak: 16,5 puntu, gehienez ere.

-Hizkuntzen ezagutza: 9 puntu, gehienez ere.

-Beste merezimendu batzuk: 4,5 puntu, gehienez ere.

7.4.4. Lehiaketa aldia bukatzen denean, Epaimahai kalifikatzaileak izangai bakoitzak erdietsitako puntuazioa argitaratuko du, oposizio aldian erdietsitakoari gehituko zaiona, oposizio lehiaketaren puntuazio osoa ateratzen dela horrela.

8.-Gaindituen zerrenda, lanpostu hutsen hautaketa eta izendapen proposamena.

8.1. Oposizio lehiaketa bukatu ondoren, Epaimahaiak Interneten bidez argitaratuko du Nafarroako Unibertsitate Publikoko webgunean www.unavarra.es "Concursos y contratos/Personal/Personal de Administración y Servicios" izenburupeko atalean, gainditu duten izangaien zerrenda, ateratako puntuazioaren hurrenkeran.

Hautaproben azken emaitzan gertatzen diren berdinketak ebazteko, oposizio aldiko ariketan puntuaziorik altuena lortu duenaren alde egingo da; berdinketak segitzen badu, lehiaketa-aldian puntuaziorik altuena lortu duenaren alde egingo da, eta hala ere berdinketak irauten badu, izangai zaharrenaren alde ebatziko da.

8.2. Lanpostuaren hautaketa egiteko, izangaia adierazten den tokian, egunean eta orduan azalduko da. Adierazitako epearen barnean hautaketa egiten ez duten izangaiek, behar bezala justifikaturiko ezinbesteko kasuak alde batera utzita, administrari laguntzaile izendatuak izateko eskubide guztiak galduko dituzte.

Aurreko atalean aurreikusten den kasuan, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak hutsunea beteko du 8.1 atalean aipatzen den gainditu dutenen zerrendan ondoren dagoen izangaiarekin.

8.3. Ehuneko 33ko edo gehiagoko ezgaitasun aitortua duten izangaiek lehentasuna edukiko dute lanpostu hutsak aukeratzeko gainerako izangaien aurretik.

Hala izanagatik ere, aipatu ezgaitasuna duen izangairen bat bada, eta horrek eragina badu lanpostu bat edo bestea betetzeko, aukeratzen hasi aurretik, ezgaitasunarekin hobekien egokitzen direnak esleituko zaizkie, horren gainean balorazio eta orientazio talde eskumendunek egiten duten txostenaren arabera.

8.4. Euskarazko titulua, 2.2 oinarrian aipatzen dena, ez duten izangaiek ezin izango dituzte hautatu aipatu titulua edukitzeko eskakizuna duten lanpostuak.

8.1. idatz-zatian aipatzen den gaindituen zerrendan ateratako puntuazioaren hurrenkeran dauden izangaiek, haien kopurua eskaintzen diren lanpostuen kopurua baino handiagoa izan gabe, baina euskarazko titulua edukitzeko baldintza betetzen ez dutenek, bakar bakarrik titulua edukitzeko eskakizuna duen lanpostua eskaini ahal zaienean, ez dira sartuko hautaketa prozesua gainditu duten izangaien behin betiko aldarrikapenean, eta izendapen proposamenean sartzeko eskubidea galduko dute.

Kasu horretan, euskarazko titulua daukan eta 8.1 idatz-zatiaren lehen paragrafoan aipaturiko zerrendan jarraian dagoenak beteko du lanpostu betegabea.

Hautaprobak gainditu dituen izangai batek ere ez badu euskarazko titulua, edo titulua izanik gaztelaniazko lanpostuetarako lehiatu bada, euskarazko titulua beharrezkoa duen lanpostua betegabe geldituko da.

8.5. Hautaketa ekitaldia bukatu ondoren, Epaimahaiak hautaprobak gainditu dituzten izangaien behin betiko zerrenda onetsiko du, eta administrari laguntzaile gisa funtzionario izendatzeko proposamena bidaliko dio Unibertsitateko Errektoreari. Zerrendak ez du gaindituko deialdian eskatzen diren lanpostuen kopurua, eta zerrenda horretan oposizio aldian eta lehiaketa aldian izangai bakoitzak lortu dituen puntuak batu, eta puntu gehien lortu dituzten izangaiak jarriko ditu, lanpostuetan sartzeko eskakizunak betetzen dituztela frogatu badute.

9.-Izendapena.

9.1. Errektoreak administrari laguntzaile izendatuko ditu izendapen proposamenean dauden izangaiak, Nafarroako Aldizkari Ofizialean ebazpena argitaratuz.

9.2. Izendapenak ondorio ekonomikoak eta administratiboak izango ditu argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, eta egun hori hartuko da lanpostuaren jabetza eguntzat ondorio guztietarako, ekitaldi espresurik egin beharrik gabe.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, haren oinarrien aurka eta errektoreak harturiko izendapen erabakiaren aurka zilegi da ondoko errekurtsoetako bat, indarreko legeriarekin bat etorriz:

a) Aukerako berraztertze-errekurtsoa errektorearen aurrean, hilabete bateko epean, ekitaldia edo erabakia jakinarazten edo iragartzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, erabakia jakinarazten den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

Epaimahai kalifikatzaileak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra zilegi da gora jotzeko errekurtsoa, errektoreari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi, eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean. Gorako errekurtso ebazlearen aurka zilegi da administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean.

I. ERANSKINA

Eskaera nafarroako unibertsitate publikoko zerbitzuetako laguntzaile izateko D mailako lanpostuak barne igoerako sistema murriztuaz eta oposizio-lehiaketaren bidez betetzeko deialdian parte hartzeko

DEIALDIA

1.-Puesto / Lanpostua

2. Forma de acceso / Sarbide mota.

3. Resolución / Ebazpena

4. Fecha de publicación convocatoria / Deialdia argitaratu zen eguna

NORBERAREN DATUAK

5.-D.N.I. / N.A.N.

6.-Primer apellido / Lehen deitura

7.-Segundo apellido / Bigarren deitura

8.-Nombre / Izena

9.-Fecha de nacimiento / Jaioteguna

10.-Sexo / Sexua

Varón / Gizonezkoa

Mujer / Emakumezkoa

11.-Localidad de nacimiento / Jaioterria.

12.-Provincia de nacimiento /

Jaiotzako probintzia.

13.-Teléfono / Telefono

14.-Domicilio: Calla o plaza y número / Helbidea: Kalea edo plaza eta zenbakia.

15.-Código postal / Posta kodea

16.-Municipio / Udalerria

17.-Provincia / Probintzia.

18.-Nacionalidad / Nazionalitatea

19.-Correo electrónico / Helbide elektronikoa

20 Porcentaje de minusvalía / Elbarritasun ehunekoa

21.-En caso de minusvalía o discapacidad, adaptación que se solicita y motivo de la misma/ Elbarria edo ezgaia izanez gero, esan zein egokitzapen eskatzen duzun eta zergatik.

22.-Prueba voluntaria de euskera / Euskara proba egin nahi dut SI / BAI

ARDURA AITORPENA

Deialdiaren Oinarrietan azaltzen diren eskakizunak betetzen dituela eta horiek betetzen jarraitzeko konpromisoa hartzen duela, bai hautaproben prozesuan bai kontratazio prozesuan. Era berean, deialdian eskatutako tituluak eta merezimenduei dagozkien agiriak badituela aitortzen du, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak ezartzen duen moduan eta epean agirien bidez frogatzeko konpromisoa adierazten du.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. bis 4 artikuluan xedatutakoarekin bat, funtsezkoa den daturen bat edo aitorpen honetan adierazten dena zehatz ez emateak, faltsutzeak edo ez emateak jarduteko eskubidea izaten jarraitzeko ezintasuna ekarriko du horren berri jakiten den unetik aurrera, bidezko izan daitezkeen erantzukizun zibil edo administratiboak galarazi gabe.

Behean sinatzen duenak eskabide honetan aipatutako hautaprobetan onartua izateko eskatzen du eta bertan emandako datuak egiazkoak direla aitortzen du.

Iruñean, 20 (e)ko - aren (e) an
(Eskatzailearen sinadura)

NAFARROAKO UNIBERTSITATE PUBLIKOKO ERREKTORE JAUNA.

I BIS ERANSKINA

Hautaprobak egiteko denbora tarteak
eta/edo bitartekoak egokitzeko eskaera - ezgaitasuna duten pertsonak

Apellidos y Nombre:

Deiturak eta izena:

DNI

NAN

Dirección:

Helbidea:

Teléfonos de contacto:

Harremanetarako telefonoak:

Datos de la convocatoria:

Deialdiaren datuak:

Puesto:

Lanpostua:

Publicado en Boletín Oficial de Navarra número:

Zein zenbakitako NAOn argitaratu den:

De fecha:

Zein egunetan:

Discapacidad reconocida:

Aitortutako ezgaitasuna:

Adaptación de espacios / Tokiak egokitzea

[ ] Edificio/aula, accesibles para personas con movilidad reducida/ Eraikina/ikasgela, mugikortasun urrituko pertsonak erraz sartzeko.

[ ] Otras, especificar: / Beste batzuk, zehaztu:

Adaptación de medios / Bitartekoak egokitzea

[ ] Textos ampliados (especificar tipo y tamaño de la letra)/ Handiagotutako testuak (zehaztu letra mota eta tamaina).

[ ] Utilizar el cuestionario de preguntas como Hoja de Respuestas/ Galdera-zerrenda Erantzun Orri gisa erabiltzea.

[ ] Interprete de la Lengua de Signos/ Zeinuen Hizkuntzaren interpretea.

[ ] Colocación en primeras filas Lehenengo lerroetan jartzea.

[ ] Otras, especificar: / Beste batzuk, zehaztu:

Adaptación de tiempos / Denbora-tarteak egokitzea

[ ] Ampliación de tiempo en pruebas escritas/orales/ Denbora-tartea luzatzea idatzizko/ahozko probetan.

[ ] Ampliación de tiempo en otras pruebas/ Denbora-tartea luzatzea beste proba batzuetan.

[ ] Otras, especificar: / Beste batzuk, zehaztu:

Observaciones / Oharrak:

En las casillas de la izquierda, marque con una X las adaptaciones que solicita/ Ezkerreko laukitxoetan, jar ezazu X eskatzen dituzun egokitzapenetan.

En el apartado observaciones exponer las razones que motivan la solicitud y todas las especificaciones que considere necesarias/Oharren atalean, adieraz itzazu eskaera egiteko arrazoiak eta beharrezkotzat jotzen dituzun zehaztasun guztiak.


Iruñean, 20 (e)ko - aren (e) an
(Eskatzailearen sinadura)

Interesdunek emandako datuen helburua da ezgaitasuna duten pertsonen denborak eta bitartekoak egokitzea hautaprobak egiteko. Norberaren Datuak Babesteko abenduaren 13ko Lege Organikoarekin bat etorriz, interesdunek emandako datuak espedientean eta/edo fitxategi automatizatu batean gorde ahalko dira. Espediente edo fitxategi hori langileen datu-basea edo lan-poltsaren datu-basea da. Interesdunek sarbidea izateko, zuzentzeko, deusezteko eta aurka egiteko eskubidea erabili ahalko dute Nafarroako Unibertsitate Publikoko Giza Baliabideen Sailean (Arrosadiko Campusa, z.g., Soforak eraikina, 31006, Iruñea.

II ERANSKINA

Gai zerrenda

1. gaia.-Funtsezko kontzeptuak oinarrizko informatikaz: hardwarea, softwarea eta sistema eragileak. Funtsezko kontzeptuak Internetez. Posta elektronikoa.

2. gaia.-Funtsezko kontzeptuak Windows XPz. Mahaigaina eta bere elementuak; atazen administratzailea; Windows esploradorea; kontrol-panela, inprimagailuak; "hasi" botoia; "hasi" karpeta; ataza-barra; "exekutatu" komandoa; laguntza; sarean lan egitea; erabiltzailearen kontuak.

3. gaia.-Testu prozesadoreak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Word 2003: lan esparrua; idaztea eta editatzea; testuaren formatua; orriaren diseinu eta osaera; estiloak; txantiloiak; erramintak; taulak.artxiboak administratzea; korrespondentzia konbinatzea; eremuekin lan egitea; inprimatzea.

4. gaia.-Kalkulu orriak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Excel 2003: oinarrizko kontzeptuak, liburuak eta orriak; gelatxoak; gelatxoak eta komandoak hautatzea; datuak sartzea; formulak eta loturak sortzea; funtzioak erabiltzea; kalkulu orri bat editatzea; formatuak; grafikoak, inprimatzea..

5. gaia.-Datu baseak: oinarrizko kontzeptuak. Microsoft Access 2003: oinarriak, taulak; kontsultsak; inprimakiak; txostenak, inprimatzea.

Oharra: Deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duten arauei jarraituz eskatuko dira gai guztiak.

III. ERANSKINA

Merezimenduen baremoa

1. Lan esperientzia. Atalari dagokion puntuazioa gehienez ere 16,5 puntukoa izango da.

a) Eskaerak aurkezteko epea bukatzean unibertsitate publikoetan zerbitzu ematen egindako hilabete bakoitzeko, deialdiko lanpostuari dagozkion eginkizun antzekoetan, 0,35 puntu. Gehienez ere, lau urte hartuko dira kontuan.

b) Eskaerak aurkezteko epea bukatzean unibertsitate publikoa ez den edozein administrazio, erakunde edo erakunde publikotan zerbitzu ematen egindako hilabete bakoitzeko, deialdiko lanpostuari dagozkion eginkizun antzekoetan, 0,15 puntu. Gehienez ere, lau urte hartuko dira kontuan.

2. Hizkuntzen ezagutza. Atal honi dagokion puntuazioa gehienez ere 9 puntukoa izango da.

2.1. Euskara:

a) Euskara Gaitasun Agiria (EGA) edo titulazio ofizial baliokidea edukitzeagatik (C1), 6,75 puntu.

b) Euskarazko oinarrizko zikloko ziurtagiri ofiziala edo titulazio ofizial baliokidea edukitzeagatik, 4,5 puntu. Bateraezina izango da balioespen hau eta aurreko atalak aipatzen duen merezimenduarena.

c) Nahi izanez gero, a) eta b) atalean aipatzen diren titulazioak egiaztatzeko moduan ez dauden izangaiek, daukaten euskara maila balioesteko proba egiteko aukera dute. Proba hori borondatezkoa eta merezimenduzkoa izango da, eta 0tik 2,7ra bitarteko puntuazioa izango du. Proba ondokoetara egokituko da:

Euskararen ezagupen maila neurtzeko proba saio bakar batean egingo da oposizio aldia bukatu eta gero. Proba egiteko eskatu dutenei, beraiei zuzendutako gutunean igorriko zaie eguna eta ordua ezartzen duen deialdia, eta Unibertsitatearen Administrazio eta Kudeaketa eraikineko iragarki oholean eta Interneten bidez argitaratuko da Nafarroako Unibertsitate Publikoko webgubean www.unavarra.es "Concursos y contratos/Personal/Personal de Administración y Servicios" izenburupeko helbidean. Proba osoa euskaraz egingo da, eta atal hauek izango ditu:

a) Proba idatzia, gramatika edukiak eta adierazpen idatzia balioetsiko dituena.

b) Ahozko proba, ulermena eta mintzamena neurtuko dituena.

2.2. Beste hizkuntza batzuk:

a) Europar Batasuneko edozein hizkuntza ofiziali dagokion C1 mailaren baliokidea den titulua edo ziurtagiria edukitzeagatik, 4,95 puntu hizkuntza bakoitzeko.

b) Europar Batasuneko edozein hizkuntza ofizialaren B1 mailaren baliokidea den titulua edo ziurtagiria edukitzeagatik, 3,15 puntu hizkuntza bakoitzeko.

Hizkuntza titulazioen baliokidetzak balioesteko, Epaimahaiak kontuan hartuko du ondoko honetan ezarritakoa: 210/2010 Ebazpena, irailaren 13koa, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko zuzendari kudeatzailearena, euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen jakite-maila egiaztatzen duten tituluen eta ziurtagirien arteko baliokidetzak ezartzen dituena, Hizkuntzen Erreferentziako Europako Esparru Bateratuak ezartzen duenaren arabera.

3. Beste merezimendu batzuk: gehienez ere 4,5 puntu emango zaie.

3.1. Titulazioak edukitzeagatik, betiere, izangaiek ez badituzte alegatu 2.1.c) oinarrian eskatutakoa betetzeko, gehienez ere, 2 puntu emango zaie, honela:

a) Administrazio lanbide-familiako edo informatikako lanbide-familiako Goi Mailako Teknikari titulua edukitzeagatik, 2 puntu.

b) Goi Mailako Teknikari edo Batxilergoko beste titulu batzuk edukitzeagatik, 1,5 puntu.

c) Unibertsitate lizentziadunaren edo diplomadunaren titulu bat edo batzuk edo baliokidea edukitzeagatik, puntu 1.

3.2. Erakunde eta instituzio publikoek antolatutako ikastaroak egin dituztenean, izangaiei 0,1 puntu emango zaizkie 10 prestakuntza ordu-tarte bakoitzeko, eta balioetsiko zaien gehieneko puntuazioa puntu batekoa izango da egindako ikastaro bakoitzeko. Atal honetako gehieneko puntuazioa ez da 2,5 puntu baino gehiagokoa izango.

Deialdiko lanpostuari dagozkion eginkizunekin zerikusia duten gaiei buruzko ikastaroak balioetsiko dira soilik, eta, zehazki gai hauek:

?Administrazio prozedura.

?Jendeari arreta ematea.

?Aurrekontu-legeria.

?Kontabilitate publikoa.

?Artxiboa.

?Administrazio Zuzenbidearen legeria eta oinarrizko arauak.

?Unibertsitate arloko legeria.

?Unibertsitate kudeaketa.

?Lan Arriskuak Aurreikusteko Masterra.

Iragarkiaren kodea: F1105693