68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2011ko zerga

Dirubilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2011ko maiatzaren 5ean bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2011. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Ordainketa honela egiten ahal da: Nafarroako Kutxako edo Rural Kutxako edozein bulegotan, dagokion ordainagiria aurkeztu ondoren, 012ren bidez edo www.berriozar.es web gunean.

Epe hori iragandakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatu eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira.

Berriozarren, 2011ko martxoaren 25ean.-Berriozarko Udaleko alkate udalburua, Frantzisko Xabier Lasa Gorráiz.

Iragarkiaren kodea: L1105640