68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

576/2011 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, zenbait izangai Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatzen dituena, mediku ikuskatzaile lanetan aritzeko, eta lanpostua esleitzen diena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 576/2011 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario izendatu dira mediku ikuskatzaile lanetan aritzeko, María Petra Garcés Abadía, María Lucía Anunciación Iriarte Elía, Miren Arántzazu Ereño Sagarna eta Laura Ciprián Moreno andreak, guztiak txanda irekiko izangaiak, eta lanpostu huts hauek esleitu zaizkie:

María Petra Garcés Abadía andreari, 7961 lanpostua, Osasun Departamentuko Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari atxikia, Iruñean aritzeko.

María Lucía Anunciación Iriarte Elía andreari, 7957 lanpostua, Osasun Departamentuko Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari atxikia, Iruñean aritzeko.

Miren Arántzazu Ereño Sagarna andreari, 7962 lanpostua, Osasun Departamentuko Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari atxikia, Iruñean aritzeko.

Laura Ciprián Moreno andreari, 7958 lanpostua, Osasun Departamentuko Nafarroako Lan Osasunaren Institutuari atxikia, Tuteran aritzeko.

Deialdia 2010eko 75. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 21ean.

Iruñean, 2011ko martxoaren 14an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1105444