68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TUTERAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
3. EPAITEGIA

Ediktua. 1224/2010 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela, diru kopuru baten erreklamazioagatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

Epaitegia: Tuterako (Nafarroa) Lehen Auzialdiko 3. Epaitegia.

Gaia: 1224/2010 judizio arrunta (diru erreklamazioa, kontratuzko erantzukizunagatik).

Epaia: 41/2011

Tuteran, 2011ko martxoaren 16an.

Nik, Oscar Ortega Sebastián jaunak, Tuterako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 1224/2010 judizio arruntaren autoak aztertu ditut eta ondoren azaltzen den epaia eman dut. General Electric Capital Bank S.A. enpresak sustatu du auzia, Ángela Arregui Álava auzitegietako prokuradore andreak ordezkatuta eta Andrea Arregui Lavín legelari andreak eta Jordi Bosch Viñas legelari jaunak lagunduta, diru kopuru bat eta kontratua ez betetzeagatiko erantzukizuna erreklamatzeko, auzi-ihesean dauden Ecua Color & Limpiezas S.L. enpresaren eta Manuel Mecias Paredes Calderón jaunaren aurka.

Epaitza

Osorik baiesten dut General Electric Capital Bank, S.A. enpresak Ecua Color & Limpiezas S.L. enpresaren eta Manuel Mecias Paredes Calderón jaunaren aurka, kontratuzko erantzukizunagatik, jarritako demanda, eta kondenatzen ditut, kontratua ez betetzeagatik, 14.326,94 euro (hamalau mila hirurehun eta hogeita sei mila euro eta laurogeita hamalau zentimo) modu solidarioan ordaintzera, kapital eta interes mugaeguneratu gisa, gehi erreklamazio judizialaren egunetik (2010eko azaroaren 10a) aurrerako legezko interesak, ebazpen honetatik bi puntu gehituta, eta prozeduraren kostuak.

Epai hau behar bezala jaso eta gordeko da epaitegi honetako epaien liburuan, fede-emaile publikoaren zaintzapean, eta hitzez hitzeko ziurtagiria erantsiko zaie jatorrizko autoei, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta ohartaraz bekie ez dela irmoa eta bost eguneko epean haren aurkako apelazio-errekurtsoa jartzen ahal dela epaitegi honi zuzendua, eta horretarako aldez aurretik gordailua egin behar dela epaitegi honen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan, Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 15. xedapen gehigarrian ezarri bezala (azaroaren 3ko 1/2009 Legeak egindako erreformaren ondoren). Errekurtsoa Nafarroako Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki eta agintzen dut nik, Oscar Ortega Sebastián jaunak, Tuterako Lehen Auzialdiko 3. Epaitegiko epaile magistratuak.

Eta Ecua Color & Limpiezas S.L.ri eta Manuel Mecias Paredes Calderón jaunari jakinarazteko balioa izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Tuteran, 2011ko martxoaren 16an.-Idazkari judiziala, Jorge Navarro Fernández.

Iragarkiaren kodea: J1105078