68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 4. EPAITEGIA

Zitazio ediktua. 738/2010 demanda

Gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, Fulgencio López Peñak eskaturik, diru-kopuru bat erreklamatzeko, Construcciones Bulot, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratzen ari den 738/2010 demandan, epaitegi honetako zerbitzu arrazoiengatik erabaki da bertan behera uztea 2010eko azaroaren 10eko ebazpenean ezarritako data; ebazpenean ezarritako gainerako erabakiei bere horretan eutsiko zaie. Horrenbestez, bertan behera utzi da 2011ko uztailaren 15eko 10:20rako jarria zegoen judizioa eta, horren ordez, 2011ko uztailaren 4ko 10:20an eginen dira, 15. judizio-aretoan (1. solairua), adiskidetze-ekitaldia eta, beharrezkoa bada, judizioa.

Ekitaldi horiek epaitegi honetako judizio-aretoan eginen dira (San Roke kalea, 4, lehen solairua). Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Aditzera ematen zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Aitortza judiziala egitera, demandatuak berak agertu beharko du eta, pertsona juridiko pribatu bat bada, haren legezko ordezkaritza duen pertsonak. Ordezkaritza frogatzeko, eskritura edo notario-ahalordea erakutsi beharko du. Ohartarazten zaio bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, aitorpenik egin nahi ez badu edo baietz edo ezetz esateari uko egiten badio behin eta berriz, aitortutzat jotzen ahalko dela.

Hartzaileari ohartarazten zaio ez dela beste jakinarazpenik eginen, autoenak, epaienak edo epatzeenak izan ezik.

Eta Construcciones Bulot, S.L.ri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Iruñean, 2011ko martxoaren 11n.-Idazkari judiziala, Alfonso Pérez Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1104529