68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Jakinarazpen ediktua. 541/2010 demanda

Lourdes García Ruizek, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judizialak.

Aditzera ematen dut: Ana Aznárez Álvarezek eskaturik, Ángel Zuasti Villarren, Internacional Estades Esportives XXI, S.L.ren (Marmac Group), Nancy Domínguez Domínguezen, Marmac Sound, S.L.ren, Take-One Films, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka, diru kopuru bat dela-eta, lan arloko epaitegi honetan bideratu den 541/2010 prozeduran, xedapen zatian hauxe dioen ebazpena eman da gaurko egunean:

Ana Aznárez Álvarez andrea atzera egintzat jotzen da Internacional Estades Esportives XXI, S.L.ren (Marmac Group), Nancy Domínguez Domínguezen eta Take-One Films, S.L.ren aurkako demandan, baina aurrera jarraituko du Ángel Zuasti Villarren, Marmac Sound, S.L.ren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka. Demanda hori diru kopuru batengatik jarri da eta jarduketa hauek eragin ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdi guztiei legeak agindu bezala, eta horrekin batera ohartaraz bekie honen aurka berrikuspen errekurtsoa jartzen ahal dutela epaitegi honi zuzendua, jakinarazi ondoko bost egun balioduneko epean.

Botere Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoari azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak erantsitako 15. xedapen gehigarrian adierazten den moduan, errekurtsoa jartzearekin batera, epaitegi honek Baneston duen Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan 25 euro sartu izanaren gordekina aurkeztuko da; agiri horretan zenbakia eta urtea idatzi behar dira, eta kontzeptu gisa, "31 errekurtsoa". Diru kopuru hori sartzeko banku-transferentzia ere egin daiteke 0030 1846 42 0005001274 kontura; espedientearen urte eta zenbaki berak jarriko dira eta jarraian, hutsune batez bereizita, goian adierazitako kodea ("31 errekurtsoa").

Gizarte Segurantzako araubide publikoaren onuradunei edo langileei ez zaie gordailu hori eskatuko. Estatua, autonomia erkidegoak, toki entitateak eta horien guztien mendeko erakunde publikoak gordailu hori egin beharretik salbuetsita daude, baita urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 6.5 artikuluaren babesean doako laguntza juridikorako eskubidea duten auzilariak ere.

Ohartarazten da gordailu hori egin ezean errekurtsoa ez dela tramitatzeko onartuko.

Eta Internacional Estades Esportives XXI, S.L.ri (Marmac Group), Nancy Domínguez Domínguezi, Marmac Sound, S.L.ri eta Take-One Films, S.L.ri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, non diren jakiterik ez baitago, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo jakinarazpenak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenenak.

Iruñean, 2011ko martxoaren 15ean.-Idazkari judiziala, Lourdes García Ruiz.

Iragarkiaren kodea: J1105004