68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 329/2010 falta-judizioa

Aditzera ematen da epaitegi honetan 329/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela, lesioengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

50/2011 epaia.

Iruñean, 2011ko otsailaren 3an.

Mari Paz Benito Osesek, Iruñeko 3. Epaitegiko epaile magistratuak, Erregearen izenean, tratu txar eta lesio falta batengatik bideratu den auzia aztertu du ahozko eta jendaurreko 329/2010 falta-judizioan. Bertan aritu dira, batetik, Fiskaltza, akzio publikoaren ordezkari gisa, eta bestetik, inplikatu gisa, salatzaileak, José Luis Arroqui Barrenechea eta Pablo Pedrosa Yunta, eta salatuak, Fanny Piedad Morales Perugachi, Veronica Cecibel Cantares Mosquera eta Fausto Rodrigo Manrique Morales.

Epaitza:

Fanny Piedad Morales Perugachi kondenatzen dut, Zigor Kodearen 617.1 artikuluko lesio-falta baten egile eta erantzulea den aldetik, 30 egunez egunero 6 euroko isuna ordaintzera, guztira 180 euro, gehi prozesuko kostuak.

Fanny Piedad Morales Perugachi, Verónica Cecibel Cantares Mosquera eta Fausto Rodrigo Manrique Morales absolbitu egiten ditut leporatu zaien egitezko tratu txarren faltatik.

Veronica Cecibel Cantares Mosquera eta Fausto Rodrigo Manrique Morales absolbitu egiten ditut leporatu zaien lesio-faltatik.

Zigortuak ezarri zaion isuna borondatez edo premiamendu bidean ordaintzen ez badu, ordaindu gabe uzten dituen bi kuotagatik egun bateko atzipenaldia bete beharko du subsidiarioki dagokion espetxean.

Erantzukizun zibila dela eta, Fanny Piedad Morales Perugachik José Luis Arroquiri 150 euroko kalte-ordaina eman beharko dio.

Ebazpen hau ez da irmoa eta horren aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke Probintzia Auzitegian, jakinarazi eta hurrengo bost egunetan, Prozedura Kriminalari buruzko Legearen 795. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Eta Fanny Piedad Morales Perugachiri, Veronica Cecibel Cantares Mosquerari eta Fausto Rodrigo Manrique Moralesi jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non diren jakiterik ez baitago, hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko martxoaren 18an.-Epaile magistratua, Mari Paz Benito Oses.

Iragarkiaren kodea: J1104993