68. ALDIZKARIA - 2011ko apirilaren 7a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 1. EPAITEGIA

Ediktua. 567/2010 prozedura

Aditzera ematen da epaitegi honetan 567/2010 falta-judizioa bideratzen ari dela, kalteengatik, eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen epaiaren idazpurua eta xedapen zatia, hitzez hitz:

38/2011 epaia.

Iruñean, 2011ko urtarrilaren 18an.

Nik, Inés Hualde Juverak, Iruñeko Instrukzioko 1. Epaitegiko epaileak, 567/2010 falta-judizioaren autoak aztertu ditut. Judizio horretan alderdi hauek izan dira: batetik, salatzaile gisa, Iruñeko Udala, eta bestetik, salatu gisa, Julio Patricio Bermeo Montano eta Karin Hurtado Chipunavi. Fiskaltzak parte hartu du.

Epaitza:

Julio Patricio Bermeo Montano kondenatzen dut, Zigor Kodearen 625. artikuluko kalte-falta baten egilea eta erantzulea izateagatik, 15 eguneko isuna ordaintzera, egunero 6 euroko kuota hain zuzen, eta Iruñeko Udalari 313,78 euroko kalte-ordaina ematera.

Prozesuko kostuak ordaintzera ere kondenatzen dut.

Isuna ordaindu ezean erantzukizun pertsonal subsidiarioa izanen du: ordaindu gabeko bi kuotagatik egun bateko espetxealdia.

Karin Hurtado Chipunavi absolbitu egiten dut leporatu zaion faltatik.

Epai hau ez da irmoa eta haren aurka apelazio-errekurtsoa jartzen ahal da bost eguneko epean.

Egin bedi ebazpen honen lekukotza autoei eransteko eta erregistra bedi epaitegi honen epaien liburuan.

Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Julio Patricio Bermeo Montanori jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2011ko martxoaren 17an.-Epaile magistratua, Inés Hualde Juvera.

Iragarkiaren kodea: J1105025