24. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu gehikuntzaren espedientea. Behin betiko onespena

Mairagako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak 2010eko abenduaren 15ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen kreditu gehikuntzaren espedientea, gastu arrunten igoerari aurre egiteko.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunean, 2011ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 7an, iragarkia argitaratu ondoren, eta epe horretan inork ez du erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onetsitzat jo da.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, behin betiko onetsitako aurrekontua, kapituluka laburtua, ematen da argitara, orok jakin dezan.

GASTUAK:

1. kapitulua.-Langileen lansariak: 41.000 euro.

2. kapitulua.-Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 254.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.-Tasak eta bertzelako diru-sarrerak: 15.000 euro.

8. kapitulua.-Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 280.000 euro.

Tafallan, 2011ko urtarrilaren 27an.-Mankomunitateko burua, María Teresa Mañú Echaide.

Iragarkiaren kodea: L1101086