24. ALDIZKARIA - 2011ko otsailaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASTEJÓN

Aurrekontuko 1/2010 aldaketa. Behin betiko onespena

Entitatearen 2010eko ekitaldiko aurrekontuko aldaketa, 444.862 eurokoa, hasiera batean onesten duen erabakia 2010eko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 5ean.

Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Castejonen, 2011ko urtarrilaren 11n.-Alkatea, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: L1100502