13. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Udalaren fitxategiak kentzea: Berrostatatzeak eta Poligonoen eta birzatiketen kudeaketa, Datuak babesteari buruzko legeari jarraikiz

Espedientean heldu den dokumentazioa ikusirik eta Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko erregelamendua onetsi zuen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa betetzeko, xedatu dut:

1. Zehazten diren arrazoiak direla eta, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa bete beharrez, ondoko fitxategi hauek kentzea, Alkatetzak 2002ko abenduaren 2an emandako xedapenaren bidez sortuak eta Alkatetzaren 2009ko abenduaren 22ko ebazpenaren bidez aldatuak:

-Fitxategiaren izena: Berrostatatzeak.

  • Inskripzio kodea. 2031360025.
  • Xedea: berrostatatzeen kudeaketa eta laguntzak etxebizitza erosteko.
  • Datuak norako diren: administrazioa berrantolatzea. Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren fitxategiaren parte izatera pasa dira fitxategi honen datuak.

-Fitxategiaren izena: Poligonoen eta birzatiketen kudeaketa

  • Inskripzio kodea. 2030710021.
  • Xedea: Iruñeko udal mugapeko lurzoruaren kudeaketa ekonomikoa eta jabetzari dagokiona
  • Datuak norako diren: administrazioa berrantolatzea. Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziaren fitxategiaren parte izatera pasa dira fitxategi hauen datuak.

2. Dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Aurreko atalean aipatzen diren fitxategien aldaketak Datuak Babesteko Espainiako Agentziari jakinaraziko zaizkio, Datuak Babesteko Erregistro Nagusian inskribatzeko.

Iruñean, 2010eko abenduaren 22an.-Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1021189