13. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2010eko aurrekontuko 11/2010 aldaketa. Hasierako onespena

Orkoiengo Udalak, 2010eko abenduaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2010eko aurrekontu orokorreko 11/2010 aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orkoienen, 2010eko abenduaren 23an.-Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1021512