13. ALDIZKARIA - 2011ko urtarrilaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte hezitzaile izateko bi lanpostu oposizio murriztuaren bidez betetzeko

1. oinarria.-Arau orokorrak.

Deialdia egin da, Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte hezitzailea izateko bi lanpostu, B mailakoak, igoera txanda murriztuaren bidez eta Mankomunitateko funtzionarioen edo lan-kontratudun finkoen artean betetzeko.

Mailari dagozkion oinarrizko ordainsariak izanen ditu deialdiko lanpostuak.

Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete.

Bere mailako eta kategoriako eginkizunak beteko ditu.

2. oinarria.-Izangaien betebeharrak.

2.1. Txanda murriztuko hautapen probetan onartuak izateko, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean, izangaiek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

-Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko funtzionario edo lan-kontratudun finkoak izatea, C mailakoak.

-Eskatzen den titulazioa edukitzea, hau da, goi mailakoa, Unibertsitateko diploma, lizentziatura edo horien baliokidea.

-Borondatezko edo nahitaezko eszedentzian ez egotea.

-Hautapen probak gainditzea.

3. oinarria.-Eskabideak.

3.1. Oposizioan parte hartu nahi dutenek eskabidea aurkeztu beharko dute Mankomunitateko Erregistro Orokorrean, hogeita hamar egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

3.2. Eskabidearekin batera, izangaiak baldintzak betetzen dituela frogatzen duten agiriak aurkeztuko dira.

4. oinarria-Izangaien onarpena.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, Mankomunitateko buruak izangai onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta hura

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko iragarki oholean emanen da argitara.

4.2. Interesdunek behin-behineko zerrenda argitaratu eta hamar egun balioduneko epean erreklamazioak egiten ahalko dituzte.

4.3. Mankomunitateko buruak ebatziko ditu erreklamazioak, eta onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsiko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz. Ebazpen berean zehaztuko du probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria.-Epaimahaia.

5.1. Honako hauek osatuko dute epaimahaia:

-Mahaiburua: María Pérez Medina, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko burua.

-Ordezkoa: Maite Echarri, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitateko Batzarreko kidea.

-1. mahaikidea: Pilar Areso, gizarte hezitzailea (B maila), Zarrakaztelu aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatekoa.

Ordezkoa: Idoya Marquina, gizarte hezitzailea (B maila), Erriberri aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatekoa.

-2. mahaikidea: María Luisa Pérez Romero, gizarte langilea, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatekoa.

Ordezkoa: Yolanda García Alfaro, gizarte langilea, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatekoa.

-3. mahaikidea: Berta Marco Osés, gizarte hezitzailea, Azkoien aldeko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatekoa.

Ordezkoa:

-Mahaikide-idazkaria: Miguel Chivite Sesma, Azkoiengo Udaleko idazkaria.

Ordezkoa: Joaquín de Carlos Pérez, Faltzesko Udaleko idazkaria.

5.2. Epaimahaia hautaprobak hasi baino lehen eratu beharko da eta ezin izanen du jardun gutxienez kideen gehiengoa bertan ez bada.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz erabakiko ditu deialdiaren oinarriak ulertu eta aplikatzeko moduaren inguruan sortzen diren arazo guztiak.

6. oinarria.-Oposizioaldia.

6.1. Epaimahaiak gai hauen inguruan egiten dituen galderak erantzun beharko dira, idatziz: gizarte hezkuntza, prebentzio programa, haurrei eta familiari laguntzeko programa eta gizarteratze programa.

6.2. Ariketa horretan gehienez ere 100 puntu eskura daiteke, eta gutxienez ere 50 puntu eskuratu behar dira izangaiak gaitzat hartzeko.

7. oinarria.-Gainditzen dutenen zerrenda.

7. Oposizioko ariketetan lortutako puntuazioak emanda, epaimahaiak deia egin duen organoari igorriko dio oposizioaldia gainditu duten izangaien aldeko izendapen proposamena, deialdian sartzen direnen aldekoa, betiere puntuazioaren araberako zerrenda eginez.

8. oinarria.-Izendapena eta jabetza hartzea.

8.1. Hautapen prozesua bukatu ondoren, Mankomunitateko Batzarrak izendapen proposamenean adierazitako izangaia izendatuko du.

8.2. Izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

8.3. Izendapena jakinarazi eta ondoko 30 egun balioduneko epean jabetuko da lanpostuaz izangaia.

8.4. Epe horretan, behar bezala frogaturiko ezinbesteko kasuetan izan ezik, lanpostuaz jabetzen ez bada, esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu. Hala gertatzen bada, deialdia iragarri duen organoak izendapen proposamenean emandako zerrendako izangaiarekin beteko du hutsunea, halakorik bada, erdietsitako puntuazioaren arabera.

9. oinarria-Deialdiaren kontrako errekurtsoak.

Deialdi osoaren edo oinarrietako baten aurka ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien epaitegiari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurrekoa, Mankomunitateko buruari zuzendua, hilabeteko epean.

Azkoienen, 2010eko abenduaren 10ean.-Mankomunitateko burua, María Pérez Medina.

1. ERANSKINA

Izena: ..................., adinez nagusia, N.A.N: ............., sorteguna: ........., sorterria: ............., helbidea: .............., telefonoa: ......... zure aitzinera agertu eta azaltzen dut:

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Gizarte Zerbitzu Oinarrizkoen Mankomunitatearen zerbitzuko gizarte hezitzaile izateko lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian onartua izatea eskatzen dudala.

Eskatutako baldintza guztiak betetzen ditudala eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean.

Horiek horrela,

Eskatzen dut: Onartua izatea gizarte hezitzaile lanpostu bat oposizio murriztuaren bidez betetzeko deialdian.

Iragarkiaren kodea: L1021358