93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntza ematea

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2010eko maiatzaren 27an, honako ebazpen hau eman zuen:

«Ikusirik 2010. urtean larrialdietako jarduketa humanitarioak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren oinarriak, eta ikusirik, halaber, garapenerako lankidetzako programaren proposamenari buruzko txosten teknikoa, ondokoa ebatzi dut:

1.-12.000 euroko diru-laguntza ematea Navarra Nuevo Futuro gobernuz kanpoko erakundeari, laguntza humanitario gisara, Croix de Bouqueteko (Haiti) errefuxiatuak karpez eta lastairez hornitzeko proiekturako, 2010. urtean larrialdietako jarduketa humanitarioak egiteko diru-laguntzen deialdi publikoaren A modalitatearen baitan.

2.-Ordaintzeko betebeharra aitortu eta xedatzea, 12.000 eurokoa, 70/46200/482090 kontu-sailaren kargura, Navarra Nuevo Futuro gobernuz kanpoko erakundearen alde, lehenbiziko puntuan adierazitako jarduketak gauzatu ditzan.»

Iruñean, 2010eko ekainaren 21ean.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1012229