93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPRONTZEDA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren Esprontzedako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Behin betiko onespena

Esprontzedako Udalak, 2010eko apirilaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Ezkondu gabeko bikote egonkorren Esprontzedako Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza (2010eko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, ekainaren 14an).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Esprontzedan, 2010eko uztailaren 21ean.-Kudeaketa Batzordeko burua, Laura Marquínez Corres.

ORDENANTZA, EZKONDU GABEKO BIKOTE EGONKORREN ESPRONTZEDAKO UDALAREN ERREGISTROAREN ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUA ARAUTZEN DITUENA

1. artikulua. Ezkondu gabeko bikote egonkorren Esprontzedako Udalaren erregistroak administrazio izaera du eta bertan ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzeak, heterosexual nahiz homosexualen artekoak, baita haien iraungitzea ere, inskribatzen ahal dira ordenantza honetan ezartzen den eran eta baldintzetan.

2. artikulua. Bikoteek, sexua kontuan izan gabe, erregistroan inskribatzeko eska dezakete, baldin eta haien adostasun libre eta osoarekin aurreko artikuluan azaldutako elkartzeren bat osatzen badute.

Gutxienez, elkartutako kide batek egon beharko du Esprontzedan erroldatua, bertan bizi ohi delako.

Halaber, bi kideek zinpeko aitorpena aurkeztu beharko dute, ez daudela ezkonduak ezta inskribatuak ere ezkondu gabeko bikoteen beste erregistro batean.

3. artikulua. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioa egiteko, bi lagunek batera agertu beharko dute Udaleko idazkariaren aitzinerat, haien artean ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatzen dutela deklaratzeko.

Ez da inskripziorik eginen bikoteko bat burujabe jarri gabeko adingabea bada, edo lerro zuzenean odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaide badira, nahiz alboko lerrotik bigarren maila bitarteko odolkidetasunezko ahaide badira.

Bikoteko batek akats edo anomalia psikikorik badu, orduan ere ez da inskripziorik eginen. Halakoetan, medikuaren irizpena beharko du, ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartzea osatzeko gaitasuna aitortzen diona.

Era berean, inskripzioa ukatuko da bikoteko bat ezkondua baldin bada edo ezkontzeko gaitasun gabea deklaratua bada.

Ezin izanen da aldi baterako bikote egonkorra osatzeko itunik egin, ezta baldintzapetu ere.

4. artikulua. Lehenbiziko idazpena egitean, bikoteko kideek nahi dituzten argitasun guztiak agertarazten ahalko dituzte beren elkartzeari buruz. Orobat, hitzez hitz idazten ahalko dira elkartutako kideen giza eta ondare harremanak arautzen dituzten hitzarmenak.

Aurreko lerroaldean aipatutako edukiak geroago ere inskribatzen ahalko dira, bikoteko bi kideak agertuta.

Nolanahi ere, elkartzea bukatu edo iraungitzeko oharpenak egiteko aski izanen da kide bakar batek hala eskatzea.

5. artikulua. Erregistroaren lekua Udalaren idazkaritza izanen da.

6. artikulua. Aurreko artikuluetan aipatzen diren inskripzioak erregistratzeko Liburu Orokorra erabiliko da, eta liburu hori orri zenbatu eta zigilatuz osaturik egonen da. Irekitzeko eta ixteko eginbideak paratuko dira liburuaren hasieran eta bukaeran.

7. artikulua. Bikote bakoitzaren lehenbiziko inskripzioa izanen da bere oinarrizko inskripzioa, eta haren bazterrean jarriko dira geroago Liburu Orokorrean elkartze horri buruz egiten diren gainerako idazpen guztiak.

8. artikulua. Erregistroan inskribatutakoen intimitatea, norbanakoarena nahiz familiarena, babesteko ez zaio publizitaterik emanen idazpenen edukiari, salbu eta erregistroaren ardura duen funtzionarioak ematen dituen egiaztagiriak, bikoteko edozein kidek, epaileek edo auzitegiek hala eskatu ondotik.

9. artikulua. Egiten diren inskripzioak guztiz doakoak izanen dira.

10. artikulua. Bikote egonkorren udal erregistroan inskribatzen diren ezkontzaz kanpoko bizikidetasunezko elkartze guztiek ezkontza bidezko elkartzeen tratamendu bera izanen dute Esprontzedako Udalean.

Xedapen gehigarri bakarra.-Ordenantza hau berrikusiko da, legeetan aldaketarik bada gai honen inguruan.

I. ERANSKINA

Bikote egonkorra inskribatzeko eskabidea

Esprontzedako Herriko Etxean, ................ egunean, honako hauek agertu gara:

Izena: ..................., jaioterria: ......., jaioteguna: ........................., egoera zibila: ......................., helbidea (erroldakoa): .............., adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu); NAN zenbakia: .........

Izena: ..................., jaioterria: ......., jaioteguna: ........................., egoera zibila: ......................., helbidea (erroldakoa): .............., adinez nagusia (edo adingabe burujabea, horren agiria aurkezten baitugu); NAN zenbakia: .........

Eta adierazten dugu:

"Ezkondu gabeko bikote egonkorren" Udal honetako erregistroan inskriba gaitzatela nahi dugula, Ezkontzaz Kanpoko Elkartze Zibilen Udal Erregistroaren Antolaketa eta Funtzionamenduaren Arauei jarraikiz, eta horretarako,

Zin egiten dugu:

Lehena: aipatu ordenantzan aurreikusitako bizikidetasuna dela eta, gure helbidea honako hau izanen dela: ............... (oroitarazi behar zaio ........ jaun/andreari, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 15. artikuluari jarraikiz, erroldatu beharra duela ohiko bizilekuko udalerrian).

Bigarrena: ez gaudela gu biok ezkontzaren bidez lotuak, ez eta gutako inor beste inorekin ere.

Hirugarrena: gure artean ez dagoela lerro zuzenean odolkidetasunezko edo adopzio bidezko ahaidetasunik, ez eta alboko lerrotik bigarren maila bitarteko odolkidetasunezko ahaidetasunik ere.

Laugarrena: gutako inork ez duela akats edo anomalia psikikorik eta ez dela ezkontzeko gaitasun gabea deklaratua izan.

Bosgarrena: nahi dugula/ez dugula nahi (kendu behar ez dena) gure arteko giza nahiz ondare harremanen gaineko hitzarmenak erregistroan inskribatzea.

Hala bada, honako honekin batera aurkezten dugu jasota gelditzea nahi dugun testu osoa, biek sinaturik.

Seigarrena: baimena ematen dugula Esprontzedako Udal Erroldan datu hauek egiaztatzeko, honi dagokionez.

Eta zin egiten dugu gutako inor ez dagoela inskribatua ez Esprontzedako erregistroan, ez maila eta xede bereko inongo herritako erregistrotan ere.

Horiek horrela,

Ezkondu gabeko bikote egonkorren Esprontzedako Udalaren erregistroan inskriba gaitzatela eskatzen dugu.

Esprontzedan, .........ko ....................aren ..............(e)an.

Sinadura: ................................ Sinadura: ................................

II. ERANSKINA

Bikote egonkorraren inskripziotik kentzeko eskabidea

Esprontzedako Udalean, halako egunean ................ agertu gara:

Izena: ..............................., adinez nagusia, NAN zk.: .............., jaioterria: ................., bizitokia: ...................., eta

Izena: ..............................., adinez nagusia, NAN zk.: .............., jaioterria: ................., bizitokia: ...................., eta

Eta Ezkondu gabeko bikote egonkorren Udalaren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantzan zehaztutakoarekin bat, adierazten dugu asmoa dugula gure arteko bikote egonkorra bukatutzat edo iraungitzat jotzeko, izan ere horrelaxe inskribatua dago aipatu Udalaren erregistroan.

Horiek horrela,

Honako hauek....................................... eta ................................ eskatzen dugu Ezkondu gabeko bikote egonkorren erregistroan gure arteko bikotea kentzeko inskripzioa egin dadila, elkartzearen inskripzioa bukatutzat edo iraungitzat emanez.

Esprontzedan, .........ko ....................aren ..............(e)an.

Sinadura: ................................ Sinadura: ................................

Iragarkiaren kodea: L1012489