93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Deialdia, administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko. Izendapena

2010eko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31n, Cascanteko Udaleko administrari-ofizial izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Proben epaimahaiak egin proposamenari jarraikiz, eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretuaren 32. artikuluan ezarritakoa bete beharrez, Cascanteko Udalak, 2010eko uztailaren 5eko Alkatetzaren ebazpenaren bidez, erabaki zuen Ana Isabel Rupérez Vaquero Cascanteko Udaleko administrari-ofizial izendatzea.

Izendapena erabakitzeko ebazpenaren kontra errekurtso hauek para daitezke:

a) Hautara, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien gainean eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2010eko uztailaren 5ean.-Alkatea, Antonio Irujo Redrado.

Iragarkiaren kodea: L1011721