93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

Aldaketa xehakatua Berako Udal Plan Orokorrean (A4) Kaxernako ekipamenduaren erabilera aldatzea. Behin betiko onespena

Udalak, 2010eko ekainaren 17an egindako osoko bilkuran, ondoan dagoen erabakia onetsi zuen:

1) Behin betiko onestea aldaketa xehakatua egitea (testu bategina) Udal Plan Orokorreko Kaxernako ekipamenduaren erabileran.

2) Behin-betiko onespen hau bai eta haren barreneko hirigintza arauak ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3) Erabaki hau eta onetsitako aldaketa honen ale bat (testu bateginarena) Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuari bidaltzea.

Beran, 2010eko uztailaren 13an.-Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1012223