93. ALDIZKARIA - 2010eko abuztuaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Mugartea sektoreko birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Aranguren ibarreko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko uztailaren 2an, hasiera batez onetsi zuen Mutiloako Mugartea sektoreko birzatiketa proiektua.

Argitara ematen da, orok jakin dezan, eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 46. artikuluan xedatutakoa betez, interesdun orok espedientea aztertu eta alegazioak egin ditzan hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoan.

Mutiloan, 2010eko uztailaren 2an.-Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1011707