51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGI

Herrian ehiza barrutia eratzeko proiektua

Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Eugiko Kontzejuko bulegoetan ehiza barrutia eratzeko proiektuari buruzko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.

Barrutian sartu beharreko mugapeak: Eugi, Urtasun, Saigots, Zubiri, Agorreta, Osteritz, Otsagain eta Legua Acotada (Eugiko mugapeari proportzioz dagokion partea).

Eugin, 2010eko martxoaren 30ean.-Kontzejuko burua, María Teresa Errea Errea.

Iragarkiaren kodea: L1005981