51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARESO

Datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.
Hasierako onespena

Aresoko Udalak, 2010eko martxoaren 23an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Aresoko Udalean datu pertsonalen fitxategiak sortzeko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 artikuluan xedatuari jarraikiz, hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragaten bada, ordenantzaren hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Areson, 2010eko martxoaren 30ean.-Alkatea, Mikel Baraibar Garmendia.

Iragarkiaren kodea: L1005853