51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Antsoaingo Udaleko hileta zibilak eta harrera zibilak egiteko prozeduraren erregelamendua. Hasierako onespena

Antsoaingo Udalak, 2010eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Antsoaingo Udaleko hileta zibilak eta harrera zibilak egiteko prozeduraren erregelamendua.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Antsoaingo Udaleko hileta zibilak eta harrera zibilak egiteko prozeduraren erregelamendua behin betikoz onetsi eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Antsoainen, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L1005835