51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

446/2010 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzen duena metalezko edo aleaziozko produktu bukatuak edo erdibukatuak egiteko Beteluko udal mugapeko instalaziorako. Jardueraren titularra Wisco Española, S.A. da.

Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak apirilaren 30ean eman zuen 872/2008 Ebazpenaren bidez, ingurumen baimen integratua eman zitzaion metalezko edo aleaziozko produktu bukatuak edo erdibukatuak egiteko Beteluko udal mugapeko instalazioari. Jardueraren titularra Wisco Española, S.A. da.

Ondoren, abenduaren 10eko 2475/2009 Ebazpenaren bidez, ingurumen baimen integratu horren azken aldaketa egin zen.

Aldaketa honen arrazoia Hondakin arriskugarriak ahalik eta gehien gutxitzeko 2010-2013 aldirako azterlanean ezarri diren baldintzak instalazioko ingurumen baimen integratura gehitu beharra da.

Ingurumena Babesteko Esku Hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 14. artikuluak xedatzen du Ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzen ahalko direla irizten zaionean baimenaren baldintzak berrikustera behartzen duten gorabeherak agertu direla gerora.

Lehenago adierazi diren arrazoiak oinarri hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek bidezkotzat jo du Ingurumen baimen integratuan hasieran ezarri ziren baldintzak aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan ezarrita dagoen prozeduraren arabera. Ez da bidezkotzat jotzen aldaketari buruzko espedientea jendaurrean agertzea.

Ingurumenaren arloko eskumenak Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuko zuzendariari eta Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariari eskuordetzen dizkien urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eskuratu ditudan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ofizioz aldatzea metalezko edo aleaziozko produktu bukatuak edo erdibukatuak egiteko Beteluko udal mugapeko instalaziorako ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren apirilaren 30eko 872/2008 Ebazpenaren bidez emana, baimenaren baldintzak berrikustera behartzen duten gorabeherak agertu baitira. Jardueraren titularra Wisco Española, S.A. da.

2. Aldaketa baimenaren baldintzak moldatzean datza. Baldintza horiek ebazpen honen eranskinean zehazten dira.

3. Aldaketak ez du ukitzen hasiera batean emandako Ingurumen baimen integratuaren indarraldia, eta 2016ko apirilaren 30ean bukatuko da.

4. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko diote hilabetean Nafarroako Gobernuari.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita zenbatuko dira.

5. Ebazpen hau jakinaraztea titularrari, Beteluko Udalari, Iparraldeko Ur Konfederazioari, Nafarroako Larrialdietako Agentziako Babes Zibilerako Zuzendaritzari, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari eta Ingurumen Zaintzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 8an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

ERANSKINA

Funtzionamendu baldintzen aldaketa

Instalazioko ingurumen baimen integratua aldatzeko Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak apirilaren 30ean eman zuen 872/2008 Ebazpenaren II. eranskinaren 3.4 puntua honela idatzita geratuko da:

3.4. Hondakinak gutxitzea.

2009-2012 aldirako aurkeztu den Hondakin arriskugarriak ahalik eta gehien gutxitzeko azterlanean, honako hauek joko dira lehentasunezko hondakintzat eta gutxitzeko neurritzat:

HONDAKINA

2013RAKO GUTXITZEKO HELBURUA

Aerosol hutsak

Ratioa neurri honen azpian egotea: 0,0117 kg/ekoizturiko Tm (2009ko ratioaren erreferentzia)

Galdaketako gasen arazketaren hautsa

Ratioa neurri honen barnean egotea: 7-8 kg/ekoizturiko Tm (2009ko ratioaren erreferentzia: 7,685 kg/ekoizturiko Tm)

Enpresak Hondakin arriskugarriak ahalik eta gehien gutxitzeko azterlan berria bidali beharko du, 2014ko uztailaren 6a baino lehen, eta lau urtean behin beste azterlan bat bidali beharko du, indarra duen azterlanean proposatzen diren helburuen betetze-mailari buruzko ebaluazioa barne.

Iragarkiaren kodea: F1005035