51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren barreneko lana egiteko kontratua (13/2009 Errege Lege-Dekretua). Behin-behineko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatuari jarraikiz, aditzera ematen da ezen, Alkatetzaren 2010eko apirilaren 15eko 035/2010 Ebazpenaren bitartez, kontratu hau esleitu dela:

Xedea: Miranda Argako Pilares karrikako zoladura.

Finantzabidea: Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa, 13/2009 Errege Lege Dekretuaren bidez sortua.

Prozedura: negoziatua, publizitaterik egin gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legeari jarraikiz. Presako tramitazioa.

Enpresa esleipen-hartzailea: Construcciones Iradiel, S.L., Miranda Arga (Nafarroa).

Esleipenaren zenbatekoa: 56.840 euro (BEZa kanpo).

Miranda Argan, 2010eko apirilaren 16an.-Alkatea, Rosa María Donázar Hernández.

Iragarkiaren kodea: L1006886