51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

2010/434 EBAZPENA, martxoaren 26koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, behin betiko onesten duena Z-4 jarduketa unitateko xehetasun azterlana, Nafarroako Unibertsitatearen Arte Garaikidearen Zentroa eraikitzeko, Nafarroako Unibertsitatearen Campuseko UPSaren arabera. Nafarroako Unibertsitateak sustatu du.

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak abenduaren 30ean emandako 2245/2009 Ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zen Z-4 jarduketa unitateko xehetasun azterlana, Nafarroako Unibertsitatearen Arte Garaikidearen Zentroa eraikitzeko, Nafarroako Unibertsitatearen Campuseko UPSaren arabera. Sustatzailea Nafarroako Unibertsitatea da.

Ebazpen hori 2010eko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 5ean. Xehetasun azterlana hogei egunez egon da jendaurrean.

Epe horretan ez da alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea Z-4 jarduketa unitateko xehetasun azterlana, Nafarroako Unibertsitatearen Arte Garaikidearen Zentroa eraikitzeko, Nafarroako Unibertsitatearen Campuseko UPSaren arabera. Nafarroako Unibertsitateak sustatu du.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Iruñeko Udalari eta Nafarroako Unibertsitateari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 26an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F1005634