51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRURTZUN

Aurrekontuetako aldaketa behin betikoz onetsirik

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2010eko 29. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 5ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu-gerakin hauek sartzea:

1.-43260115 Urbasa kaleko argiteria publikoa: 47.551,07 euro.

-1. eta azken ziurtapena: 46.267,07 euro.

-Obra-zuzendaritza: 1.284,00 euro.

2.-43260106 Urbasa kaleko sareak eta zoladura berritzea: 216.199,15 euro.

-Sareen 1. eta azken ziurtapena: 82.840,66 euro.

-Zoladuraren 1. eta azken ziurtapena: 118.570,71 euro.

-Proiektua, obra-zuzendaritza eta sareen segurtasuna: 5.458,78 euro.

-Proiektua, obra-zuzendaritza eta zoladuraren segurtasuna: 9.329,00 euro.

Irurtzunen, 2010eko apirilaren 7an.-Alkatea, Juan José Iriarte Vitoria.

Iragarkiaren kodea: L1006137