51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

Aurrekontuko aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2009ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Kreditu gehikuntza kontu-sail honetarako: 451. 62801 "Erronkariar jantzi bilduma erostea", 2009ko aurrekontu orokor eta bakarrean, 14.806,68 eurokoa, gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinaren kontura finantzatuko dena.

Garden, 2010eko apirilaren 6an.-Alkatea, Marcos Ureña Marco.

Iragarkiaren kodea: L1006108