51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

40/2010 FORU AGINDUA, apirilaren 20koa, Osasun kontseilariak emana, Ignacio Yurss Arruga jauna, Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen uztailaren 3ko 45/2006 Foru Dekretuaren 64.2 artikuluak xedatzen du zuzendari eta zuzendariordeak Osasun kontseilariak askatasunez izendatu eta kenduko dituela kargutik, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposatuta,

AGINDU DUT:

1. Ignacio Yurss Arruga jauna, Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa, kargutik kentzea, berak hala eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta interesdunari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2010eko apirilaren 20an.-Osasuneko kontseilaria, María Kutz Peironcely.

Iragarkiaren kodea: F1007011