47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

Lizitazioa, Agoizko udal eraikinetan
hobekuntza energetikoak egiteko

Udal honek lizitaziorako dei egiten du, 13/2009 Errege Dekretu-Legeak sortutako Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren kargura finantzaturik, kontratu hau esleitzeko:

Xedea: Agoizko udal erakinetan hobekuntza energetikoak egitea.

Kontrataren aurrekontua: 237.836,18 euro, %16ko BEZa barne.

Lanak egiteko epea: 5 hilabete.

Tramitazioa: irekia eta presakoa.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen agirian aipatzen direnak.

Proposamenen aurkezpena: Udalaren Idazkaritzan, 13 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epearen azken eguneko arratsaldeko ordu bata baino lehen; egun hori baliogabea bada, hurrengo lehen egun baliodunean, ordu berean, bukatuko da epea.

Proposamen ekonomikoak non eta noiz ireki: Herriko Etxeko bilkura aretoan, eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Klausula administratiboen agiriak eta proiektu teknikoa interesdunen eskura daude, udal bulegoetan eta Rubio paper-dendan, Iruñeko Francisco Bergamín karrikako 10ean.

Agoitzen, 2010eko apirilaren 6an.-Alkatea, Francisco José Enguita Moros.

Iragarkiaren kodea: L1006105