47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, familia-langile izateko 18 lanpostu "Asistencia Municipal en Casa, S.A." enpresa publikoan kontratatzeko

Deialdiaren oinarriak eskura daude Asimec, S.A. enpresa publikoaren egoitzan (Gorriti kalea, 16, 1.a ezkerra) edo Udalaren web gunean: www.pamplona.es.

Deialdian parte hartzeko eskaerak Iruñeko Gorriti kaleko 16.ean 1. ezkerrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabeteko epean, goizeko 9etatik 14ak arte, astelehenetik ostiralera, eta azken eguneko 14ak baino lehen; asteburua izanez gero hurrengo astelehen baliodunera arte luzatuko da.

Oposizioko probak Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasgelategian eginen dira, ekainean. Egun eta ordu zehatzak jakinaraziko dira Udalaren web gunearen bidez (www.pamplona.es), eta izangaiei bidaliko zaien sms mezuen bidez.

Iruñean, 2010eko apirilaren 7an.-Asime, S.A.ren kudeatzailea, Miguel Angel Irisarri Mateo.

Iragarkiaren kodea: L1006203