47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzetarako deialdi publikoa.
Diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko
deialdi publikoa, 2010. Urtean larrialdi
humanitarioetarako jarduketak gauzatze aldera

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2010eko martxoaren 23an emandako ebazpenaren bitartez, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdi publikoaren oinarriak onetsi dira, 2010. urtean larrialdi humanitarioetarako jarduerak gauzatze aldera.

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 86.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia, 2) eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia, 2), edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kultura Alorra -Descalzos k., 72-2. solairua-; Garapen Iraunkorreko Alorra -San Saturnino k., 2-beheko solairua-; Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko Alorra -Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua-; Hirigintza eta Etxebizitza Alorra -Armada etorbidea, 2-5. solairua-; eta Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Kirol, eta Hezkuntza eta Gazteria alorrak -Zapateria k., 40-beheko solairua-) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan, eskatutako agiriak erantsita. Aurkezteko epea Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2010eko urriaren 22ra bitarte iraunen du.

Iruñean, 2010eko martxoaren 23an.-Gizarte Ongizate eta Kirol Zinegotzi Delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1005550