47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Elizagorriko Sol kaleko hiri eremu publikoak
egokitzeko obra kontratua. Behin-behineko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da ezen, osoko bilkurak 2010eko martxoaren 31n hartutako erabakiaren bitartez, behin-behinekoz esleitu dela kontratu hau:

-Xedea: Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa, Sol kaleko hiri eremu publikoak egokitzea Elizagorrian (Nafarroa).

-Esleitzeko prozedura: negoziatua, publizitaterik egin gabe.

-Esleipenaren prezioa: 17.345,14 euro, BEZa kanpo, eta balio erantsiaren gaineko zerga (%16), 2.775,22 eurokoa. Beraz, BEZa barne, 20.120,36 euro dira guztira.

-Esleipen hartzailea: Construcciones Miquélez Arróniz, S.L.; IFK: B26283416; sozietatearen helbidea: Estacion kalea, 7, behea, Mendabia (Nafarroa).

Elizagorrian, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L1005960