47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESPARTZA

Bake epaile titularraren eta ordezkoaren hautaketa

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoko 101.2 artikuluan eta Bake epaileen gaineko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatutakoa betetzeko, hogei egun balioduneko epea ezarri da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, 3/1995 erregelamenduaren 1-2 artikuluan aipatzen diren betebeharrak bildu eta Espartza Zaraitzuko Udaleko bake epaile titularra edo ordezkoa izateko interesa dutenek udal bulegoetan eska dezaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Espartza Zaraitzun, 2010eko martxoaren 23an.-Alkatea, Idoia Elarre Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L1005268