47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Aurizko Multzo Historikoa Babesteko Plan Bereziaren onespena. Lizentziarik ez ematea

Aurizko Udalak, 2010eko apirilaren 8ko osoko bilkura arruntean,erabaki zuen Aurizko Multzo Historikoa Babesteko Plan Berezia hasiera batean onestea.

Bilkura berean erabaki zen Aurizko Multzo Historikoa Babesteko Plan Bereziak ukitzen dituen eremuetan lizentziarik ez ematea urtebeteko epean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 69.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Bi Planeamenduekin (indarrean dagoena eta hasiera batean onetsitako Aurizko Multzo Historikoa Babesteko Plan Berezia) bat egiten duten obren kasuetan obra baimena emango da.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70.6 artikuluan, 75. artikuluari dagokionez, xedatutakoa aplikatuz.

Auritzen, 2010eko apirilaren 9an.-Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1005913