46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

2/2010 aldaketa aurrekontuan

Elizagorriko Udalak, 2010eko martxoaren 10ean egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoa zuela, hasiera batean onetsi zuen 2010eko ekitaldiko aurrekontuaren aldaketa. Hona hemen:

Kreditu berezia.

DIRU-SARRERAK:

-1.772 kontu-saila. TEDER elkartearen diru-laguntza administrazio elektronikorako. Zenbatekoa: 4.500,00 euro.

-917. kontu-saila. Inbertsiorako kreditua. Zenbatekoa: 810,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 5.310,00 euro.

GASTUAK:

-1.121.645 kontu-saila. Administrazio elektronikoa ezartzea. Zenbatekoa: 5.310,00 euro.

Gastuak guztira: 5.310,00 euro.

Espedientea ikusgai egonen da Udal Idazkaritzan, interesdunen eskura, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Elizagorrian, 2010eko martxoaren 17an.-Alkatea, Ignacio Mangado López.

Iragarkiaren kodea: L1004988