46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXALAR

Vodafone Españaren auzi-errekurtsoa

Vodafone España, S.A. enpresak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan (423/2010 prozedura arrunta), Etxalarko udal mugapeko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalaren kontra.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarriari jarraikiz, espedientean interesdunak izan daitezkeen guztiei jakinarazten zaie bederatzi egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, prozesuan demandatu gisa ager daitezkeela, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Etxalarren, 2010eko martxoaren 22an.-Alkatea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L1005631