46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRITZA

Aurrekontuko 2/2009 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 2/2009 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2009ko 157. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua.-Kapital transferentziak eta bestelako diru-sarrerak: 63.413,00 euro.

Aldaketa diru-sarreren aurrekontuan, guztira: 63.413,00 euro.

GASTUAK:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 63.413,00 euro.

Aldaketa gastuen aurrekontuan, guztira: 63.413,00 euro.

Ziritzan, 2010eko martxoaren 16an.-Alkatea, Rafael Gorostidi Urnieta.

Iragarkiaren kodea: L1004991