46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BIDAURRETA

2/2009 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko 2/2009 aldaketa hasiera batean onesteko erabakia 2009ko 140. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

DIRU-SARRERAK:

7. kapitulua.-Transferentziak administraziotik entitatera: 22.476,16 euro.

Aldaketa diru-sarreren aurrekontuan, guztira: 22.476,16 euro.

GASTUAK:

6. kapitulua.-Inbertsio errealak: 22.476,16 euro.

Aldaketa gastuen aurrekontuan, guztira: 22.476,162 euro.

Bidaurretan, 2010eko martxoaren 16an.-Alkatea, Antonio M.ª Goicoechea Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L1005021