46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

22/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 8koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, Félix Segura Urra jauna Kultura Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Ataleko buru izendatzen duena, bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarrian, ezartzen du organo eskudunak izendatzen ahalko dituela atalburu eta bulegoburuak, bitarte baterako. Izendatuek, nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, zein departamenturi atxikita dagoen unitate organikoa, haren titularrak eginen du izendapena bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

AGINDU DUT:

1. Félix Segura Urra jauna Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Kultura Zuzendaritza Nagusiko Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren Ataleko buru izendatzea.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru agindu hau bidaltzea Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 8an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

Iragarkiaren kodea: F1004318