46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Behin betiko zerrenda
Eskolaguneko arduradunaren oposizio-lehiaketa

Izangai onartuaren behin betiko zerrenda, Mendialdea Ikastetxe Publikoko eskolaguneko arduradun izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko deialdian.

Alkatetzaren 2009ko urriko (16/2009 urria) ebazpenaren bidez deialdia onetsi zen Mendialdea Ikastetxe Publikoko eskolaguneko arduradun izateko lanpostu bat, oposizio-lehiaketa bidez eta barne igoera murriztuan betetzeko, Berriozarko (Nafarroa) Udaleko D mailako langileen artean. Deialdia 2009ko 132. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 26an.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik, eskaera bat aurkeztu da eta Alkatetzak otsailean emaniko ebazpenaren bidez (79/2010 martxoa) onetsi da izangai onartuaren behin betiko zerrenda, eranskinean agertzen dena, eta oposizioa hasteko eguna finkatu.

Oposizioa hasteko tokia, eguna eta ordua: 2010eko ekainaren 8an oposizioko lehen eta bigarren ariketak eginen dira; horretarako, izangaiak egun horretako 10:00etan agertu beharko du Berriozarko Mendialdea ikastetxearen egoitzan, aldean Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo gidabaimena daramala.

Berriozarren, 2010eko martxoaren 16an.-Alkatea, Xabier Lasa Gorraiz.

ERANSKINA

Onartua:

ELIZONDO OSINAGA, MARTÍN

Baztertua: inor ez.

Iragarkiaren kodea: L1005191