46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa, Oltza Zendeako (Nafarroa) mugapeko Izuko herrigunean gas propanoa biltegiratzeko zentro bat eraikitzeko administrazio baimenaren eskaerari buruzkoa.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 46 bis artikuluan ezarritakoari jarraikiz, jendaurrean jarri da administrazio baimena lortzeko eskaera hau:

Eskatzailea: Cepsa Gas Licuado, S.A. Helbidea: Ribera del Loira, 50; Madril.

Eskaeraren xedea: administrazio baimena, gas propanoa biltegiratu eta hodi bidez banatuko duen zentro bat eraikitzeko.

Instalazioen deskribapena: lur gainean GPLrako biltontzi bat jarri gogo da, 19.000 litrokoa (A-35), udalak 11. poligonoan duen 268. lurzatian. Hortik hoditeria aterako da adarretan banatuta, gasa herrigunean banatzeko.

Aurrekontua: 33.964,79 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan. Espedientea Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan aztertzen ahalko da (Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1-5. solairua). Han berean interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2010eko martxoaren 3an.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F1004203