46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

126/2010 EBAZPENA, otsailaren 24koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, Ingurumen ukipenetarako baimena ematen duena Eguesibarko udal mugapeko 14. poligonoko 308. lurzatian telefonia mugikorreko estazio bat jartzeko beste telekomunikazio-konpainia baten jabetzako itxituraren barruan. Sustatzailea Vodafone España, S.A.U. da.

Goian aipatutako proposamenari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan.

Proiektua abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 2.C eranskineko M) atalean sartua dago. Beraz, aldi berean, Ingurumen ukipenetarako baimena behar du. Foru dekretu horrek Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamendua onetsi zuen.

Foru dekretu horren 36. artikuluan ezarrita dago Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak ebazpen arrazoitua eginen duela Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeari buruz, eskaera aurkezten denetik lau hilabeteko epean.

Proiektu honen xede den instalazioak elementu hauek izanen ditu: norabidezko antena batzuk, lehendik dagoen saretazko dorre batean, baita beharrezkoak diren ekipamenduak ere, beste telekomunikazio-konpainiaren jabetzako itxituraren barruan, Eguesibarko udal mugapeko 14. poligonoko 308. lurzatian.

Espedienteari Eguesibarko Udalaren txostena erantsi zaio, non adierazten baita bere artxiboetan ez dagoela gaurko instalazioen baimenaren aztarnarik. Adierazten da, orobat, egin nahi den azpiegitura ez dela bateraezina indarreko hirigintza araudiarekin.

Horri erantzuteko, Vodafone España S.A.U.k adierazi du Orange-ren instalazioa (lehen Retevisión edo Amena) Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak azaroaren 15ean emandako 1458/2000 Ebazpenaren bidez baimendu zela eta udalaren aldeko txostena dagoela.

Lurraldearen Antolamendu Zerbitzuak proiektuari buruz aldeko txostena eman du, zenbait baldintzarekin. Ingurumenari dagokionez, Ingurumenaren gaineko Eragina Aztertzeko Atalak adierazi du proiektuak ez duela ukipen nabarmenik sortuko.

Espedientean dauden txostenak ikusirik eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea telefonia mugikorreko estazio bat jartzeko Eguesibarko udal mugapeko 14. poligonoko 308. lurzatian, beste telekomunikazio-konpainia baten jabetzako itxituraren barruan, Vodafone España, S.A.U.k sustaturik.

2. Baimena baldintza hauek betetzearen mende emanen da:

-Egin nahi diren jarduerek uki ditzaketen edo obren trabagarri izan daitezkeen azpiegitura eta zortasunei dagokienez, enpresa sustatzaileak, obrak gauzatzen hasi baino lehen, behar diren baimen guztiak eskuratuko ditu kasuan kasuko gaian eskudun diren organoetatik.

3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita zenbatuko dira.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari, sustatzaileari eta Eguesibarko Udalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko otsailaren 24an.-Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1003907