46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BORTZIRIETAKO HIRI HONDAKIN SOLIDOAK
KUDEATZEKO MANKOMUNITATEA

2010eko plantilla organikoaren behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, behin betikoz onetsi da 2010. urteko plantilla organikoa, ondoren agertzen dena. Hasierako onespenaren iragarkia 138. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2009ko azaroaren 9an.

Lanpostuak:

Idazkaria.

Lan-kontratudun finkoak:

Administrari-ofizial bat. C maila. Mailako osagarria: ehuneko 12. Lanpostuko osagarria: ehuneko 14,20. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.

Zerbitzuen arduradun bat, lanaldi partzialean aritzeko. C maila. Mailako osagarria: ehuneko 12. Lanpostuko osagarria: ehuneko 8,52. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Baldintza: euskaraz jakitea, Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen txostenean proposatutako 2. mailaren arabera.

Langileen izen zerrenda:

Administrari-ofiziala: Ramona Olatziregi Mitxelena. C maila. Mailako osagarria: ehuneko 12. Lanpostuko osagarria: ehuneko 14,20. Lan egoera: finkoa. Antzinatasuna: bost hirurteko.

Zerbitzuen arduraduna.: Txomin Elgorriaga Astondoa. C maila. Mailako osagarria: ehuneko 12. Lanpostuko osagarria: ehuneko 8,52. Lan egoera: finkoa, lau orduko lanaldi partzialean. Antzinatasuna: hiruteko bat.

Etxalarren, 2009ko abenduaren 21ean.-Presidentea, Patxiku Irisarri Elizagoien.

Iragarkiaren kodea: L1005591