46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Eraulgo AA12 urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2010eko martxoaren 15ean eman ebazpenean, hasiera batean onetsi zuen Eraulgo AA 12 urbanizatzeko proiektua, Mariela Goñi Viscarret andreak eta beste batzuek sustatua. Jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan agertuta, eta Eraulgo Kontzejuari zein ukitutako jabeei jakinaraziko zaie. Ez bada epe horretan alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Deierrin, 2010eko martxoaren 17an.-Alkate udalburua, Carlos Remírez de Ganuza Ros.

Iragarkiaren kodea: L1004963